Elektrogaua antolatu du Arranopola Kultur Elkarteak biharko. Elektropeñak, 10dozenak eta Lizarriturri doktoreak elektronika doinuekin gozaraziko diete Arrano tabernako terrazan biltzen direnei, 20:30etatik 23:00etara.
Astelehenean, berriz, “musika zaratatsua” izango da entzungai, Arranopolak aurreratu duenez. Kamorrah eta Diswar taldeek Europan bira ari dira egiten, eta geldialdia egingo dute Zarautzen, Arranon, hain zuzen. 20:3oetan hasiko dira kontzertuak, eta amaitutakoan Zaratazarautz taldeko kideek musika pintxatuko dute.
Irudia: Arranopola Kultur Elkarteak antolatutako kontzertu jendetsua.