Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Xala pilotaria ez da Azpeitian izango azkenean. Titin III.a arituko da bere ordez. Partida abuztuaren 1ean izango da, 22:30ean. Lehenengo partidan Jaunarenak eta Pascualek Ezkurdia eta Peñagarikano izango dituzte aurrez aurre. Bigarren partidan, berriz, Titin III.a eta Zubieta Martinez de Irujo eta Laskurainen aurka izango dira.
Partidako txartelak egunean bertan leihatilan erosi ahal izango dira 12:30etik 13:30era eta 21:30etik aurrera. Aldez aurretik erosteko, berriz, telefono honetara deitu behar da: 661-259009.