Mitxelena eta Galdos garaile

Urola Kostako Hitza 2012ko uztailaren 27a

Eneritz Mitxelena eta Jaione Galdos bikoteak irabazi du Frontoi Txikiko Emakumezkoen IV. Paleta Txapelketa. Atzo arratsaldean jokatu zuten finala, eta 30-23ko emaitzarekin nagusitu ziren, Leire Paredes eta Juani Etxarri bikotearen aurka. Finaleko norgehiagokaz gain, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko lehia ere izan zen. Azkenean, June Aldaz-Garazi Eizmendi nagusitu ziren Vanessa Ezkurdia-Amaia Lendinezen aurka, 30-24ko emaitzarekin. Bestalde, Previa Kutxa 2012 txapelketako finala jokatuko du Jon Juaristi erremontista zarauztarrak bihar, Aizpurua II.aren aurka. Hitzordua 17:00etan izango da, Hernaniko Galarreta pilotalekuan.  Finalean, erremonte jokalari zarauztarra jotzen dute faboritzat.  Txapelketa irabaziko balu, zarauztarrak Torneo Kutxa jokatzeko txartela lortuko luke, momentuko bost erremontista onenen aurka: Ezkurra, Urriza, Zeberio II.a, Urrutia I.a eta San Miguelekin batera, alegia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide