Abuztuaren 4an indarrak neurtuko dituzte Migel Uzkudun ‘Galtxagorri’ zumaiarrak eta Inaxio Mari Etxabe aizarnazabaldarrak. Idi bakarrarekin ariko dira, uztarri motzeko desafioan. Bakoitzak 3.000 euro jarri ditu apustuan. Irabazleak, beraz, 6.000 euro eramango ditu berarekin etxera. 22:00etan hasiko da lehia Aizarnazabalen, eta idiak bezperatik karpa batean sartuta edukiko dituzte Aizarnazabalen bertan, 18:00etatik aurrera. Galtxagorrirekin Luis Lopene eta Iñaki Urrutia ibiliko dira itzai lanetan; Etxaberekin, berriz, Ander Etxabe eta Unai Altuna.
