Hamabi idizale lehiatuko dira Aizarnazabalen

Nerea Uranga 2012ko uztailaren 26a

Aizarnazabalen Kintopeko XVI. Sariketa antolatu dute bihar hasi eta astelehenera bitartean. Aizarnazabalgo Probazale Elkarteak antolatutako deman hamabi idizalek hartuko dute parte, lau egunetan banatuta: Olasagasti (Igeldo), Narbazta (Oikia), Isidro e...

Aizarnazabalen Kintopeko XVI. Sariketa antolatu dute bihar hasi eta astelehenera bitartean. Aizarnazabalgo Probazale Elkarteak antolatutako deman hamabi idizalek hartuko dute parte, lau egunetan banatuta: Olasagasti (Igeldo), Narbazta (Oikia), Isidro erretegia (Azkoitia), Zornotza anaiak (Zalla), Oliden (Orio), Patxi Irarreta (Errenteria), Laski (Billela), Arzadun (Aia), Taberna Goieta (Mungia), Elordui (Berango), Iñaki Lopategi (Billela) eta Intxaurburu (Hernani). Proba guztiak, 22:00etan hasiko dira.

Aizarnazabalen parte-hartzaile adina sari jarri dituzte idi-probatan, baina sariren bat jasotzeko 30 plaza osatu beharko dituzte ezinbestean. Esaterako, sailkatutako lehen hirurek jasoko dituzten sariak dira: irabazleak 1.300 euro, mantak eta garaikurra jasoko ditu; bigarren sailkatuak 1.100 euro eta garaikurra; eta,
hirugarrenak 960 euro eta garaikurra. Hortik atzera sailkatzen direnek diru saria eskuratuko dute.

Idiak 10:00etan pisatuko dituzte, Aizarnazabalen bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide