Oiana Blanco Olinpiar Jokoetan larunbat goizean

Karkara.eus 2012ko uzt. 25a, 14:35

Udaletxeko pleno aretoan ikusgai izango dira borrokaldiak goizeko bederatzietatik aurrera

Oiana Blanco judoka oriotarra uztailaren 28an, larunbat goizean, lehiatuko da Londresko Olinpiar Jokoetan. 48 kiloz azpiko emakumezkoen kanporaketa

guztiak goi...

Udaletxeko pleno aretoan ikusgai izango dira borrokaldiak goizeko bederatzietatik aurrera

Oiana Blanco judoka oriotarra uztailaren 28an, larunbat goizean, lehiatuko da Londresko Olinpiar Jokoetan. 48 kiloz azpiko emakumezkoen kanporaketa guztiak goizean barrena izango dira eta finalera iritsiz gero 16:00etan izango litzateke. Sasoian aldizkariari adierazi dionez ez da Jokoen irekiera ekitaldian izango hurrengo egunean dena eman nahi duelako. Oiana Blancok herritarren babesa behar duela-eta Udalak, Oianaren senideek eta lagunek oriotarrei dei egin nahi diete 09:00etatik aurrera udaletxeko pleno aretora joateko borrokaldiak ikustera eta Oiana animatzera.

Londresen Olinpiar Jokoak inauguratzeko apenas bi egun falta direnean euskal kirolari olinpikoen emozio eta sentsazioak jasoko ditu ETBk Bat to London 2012 saioan. Programaren azken saioa izanik berezia izango da Iñigo Asensiok aurkeztuko duen saioan, Londresen Euskadi ordezkatu behar duten kirolari gehienek, beren sentsazioak adieraziko baitituzte, tartean Olinpiadetan estreinako aldiz jardungo duen Oiana Blanco Orioko Judokak. Besteak beste kirol hitzordu garrantzitsu horren aurreko urduritasuna azalduko dute.

Bestalde, Olinpiar Jokoen aurreko edizioetan izandako garaipenak errepasatuko dituzte eta euskal olinpismoari buruzko tesia landu duen Xabier Leibar adituak azterketa sakona eskainiko du Londreseko egungo euskal ordezkaritza, euskal kirolari olinpikoen ibilbidean bildutako pasadizoak ere gogora ekarriz.

Bat to London saioaren azken emanaldiak Euskal Herriko kirolariei Jokoetan lehiatzeko dagozkien egutegi eta kokalekuei buruzko informazioa ere eskainiko du. 

Bat to London 2012 asteazkenean, uztailaren 25ean, emitituko dute 22:30etik aurrera ETB Sat-en eta ostegunean, 00:40ean ETB 2n. Kirol kontuez ez ezik, saioaren gidari Iñigo Asensio kazetariak, bertatik bertara ezagutu ahal izan du, Londresen, Jokoak hasi aurreko egunetan nagusitu den giroa, besteak beste hartu diren aparteko segurtasun-neurriak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide