Espainiako surf selekzioko hautatzaileak eta, besteak beste, Aritz Aranburu surflariaren entrenatzaileak istripu larria izan zuen atzo. Frantzesenaren gertuko pertsonek HITZA-ri hala berretsi diote: “Istripuaren ondorioz %90ean itsu geldituko da medikuek jakinarazi digutenez”. Atzo Zarautzen 17:30ak inguruan surf egiten ari zela “olatu batek jo zuen, eta begia atera zion”. Lehendik ere ikusmen arazoak zituen Frantzesenak. Adierazi dutenez, ospitalean, gelan dago zarauztarra.
Frantzesenaren istripuak erreakzio zabala izan du surflarien artean. Mario Azurza eta Aritz Aranburu surflariek, esaterako, sare sozialetan animo mezuak bidali dizkiote Frantzesenari. Nahi duen orok bere mezuak utzi ditzake hemen klikatuta, eta Azurza eta Aranburu izango dira mezuak entrenatzaileari irakurriko dizkietenak hura osatzen denean.
