Sorlekutik egitasmoaren baitan, Mikel Unzurrunzaga Makala disko jartzailearen Unexpected tapas azken lana aurkeztuko dute ostegunean. Ez da, ordea, ohiko lekuan izango; Sanz Enea kultur etxeko sotoan izan beharrean, Sortaldea kultur eremuan egingo dute aurkezpena. Aritz Mutiozabal kazetariak gidatuko du saioa. 19:00etan hasiko da.
