Orioko Udalak deialdi irekia egin du futbol zelaiaren azpiko 52 aparkaleku-plaza itxi errentan emateko. Garajeek gutxi gorabehera 16,50 metro koadroko azalera dute eta alokairuaren prezioa hileko 70 eurokoa izango da. Kontratuak urte beteko iraupena izango du, luzatzeko aukerarekin.
Alokairu ahal izateko baldintza nagusiak dira oriotarra izatea edo Orion lan egitea eta udalarekin zorrik ez izatea.
Eskaera orriak Orioko udaleko bulego teknikoan aurkeztu beharko dira uztailaren 25a baino lehen.Eskaerak kopuruak eskaintza gaindituz gero, zozketa publikoa egingo dute.