[/caption]
Festa giroan murgilduta dabil eskualdea azkenaldian, uda hastearekin batera eguraldi ona eta herrietako eta auzoetako jaiak ere hasi baitira. Festarik festa ibiltzeko aukera dutenek, gainera, zorteko dira, gaurtik hasi eta datorren asteartera arte Aiako Santio auzoan eta Zestoako Arroa Goian Santio festez gozatzeko aukera izango baitute festa gosez daudenek.
Arroa Goian, santanak ere bai
Bihartik hasita, Arroa Goian santioak eta santanak, biak batera ospatuko dituzte. Santa Ana egunez hasi, eta igandera arte egunero ekitaldiz betetako egunak izango dituzte. Aurreko urteetako jaien ildotik prestatu dute aurtengo egitaraua ere, dio jaien antolaketako taldeko kide den Estitxu Ostolazak. «Aurten festak Santa Ana egunean hasiko ditugu, Santio eguna aste delako, baina gainontzean urterokoa antolatu dugu». Hala ere, tartean berrikuntzarik badago: ostiralean herri afaria eta gero dantza lehiaketaren ordez karaokea egingo dute. «Zerbait desberdina egitearren antolatu dugu, eta han parte hartzeko herri afariko garaian edo gero eman behar da izena», azaldu du Ostolazak.
Beste berrikuntzarik ere izango da, bihar herritarren arteko kirol probetan, ohikoez gain proba berriak egin beharko dira, «lehiaketa luzatzeko ipini ditugu».
Aste betez festez blai
Aiako Santio auzoan ere Santioak ospatuko dituzte gaurtik aurrera. Urtero bezala, adin desberdinetako herritarrengan pentsatu du Santio Errekako festa batzordeak eta zazpi egunetarako egitarau zabala antolatu dute.
Gaurtik hasi eta datorren asteartera arte, haurrentzako jolasak, adinekoentzat hamaiketakoa, gau pasa ederrak egiteko kontzertuak eta herri kirol erakustaldiak egingo dituzte.
Urtero bezala, bertso saioa izango da egitarauko izarretako bat. Festa batzordeko kide Saioa Urdangarinek azaldu duenez, «urtero jendetza biltzen da bertso jaialdian eta beste urtetan bezala punta-punta bertsolariek parte hartuko dute ekimenean». Andoni Egaña, Andoni Egaña. Sebastian Lizaso, Angel Mari Peñagarikano, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio igoko dira ostiralean oholtza gainera.
Bestetik, Orioko Heldu! Herri kirol taldeko kideek erakustaldi bikaina emateko asmoa ere badute. Igande eguerdian idia gizonaren aurka erronka izango baita Santio Erreka auzoko jaien baitan. «Ikuskizun polita izango da igandekoa. Etxetaren idia Helduko giza proba taldearen aurka lehiatuko da, ea nork egiten dituen plaza gehiago».
Horretaz gain, herri kirol saioa egunez aldatu dute aurten. Urdangarinek adierazi duenez, «herri kirol saioa Santio Egunean antolatzen dugu normalean, baina aurten jai eguna tokatzen ez denez, San Inazio Egunera pasa dugu egitasmoa».
Egitaraua:
Zestoa. Arroa Goia.
Uztailak 26, bihar.
-10:30. Txupinazoa.
-11:00. Meza Nagusia.
-Ondoren. Itxaropena dantza taldea.
-Jarraian. Adinduentzako hamaiketakoa Herri etxe elkartean.
-19:30. Herritarren arteko kirolak, frointoian: Txinga, trontza, soka-tira...
-22:30. Erromeria Monik, Eider eta Leire taldearekin.
Uztailak 27, etzi.
-12:00. Haur eta gaztetxoentzat Altxorraren bila jokoa.
-19:00. Judo erakusketa, frontoian.
-20:00. Triki-poteoa.
-21:00. Herri afaria Joxe Ramon Akulu eta Manolo Arozena bertsolariekin eta trikitilariek lagundurik.
-23:30. Erromeria goizaldera arte, Izer, Alabier eta Lutxurdio taldearekin.
-03:00. Karaoke Lehiaketa. Saria: bi lagunentzat afaria.
Uztailak 28, larunbata.
-12:00. Haur eta gaztetxoentzat Puxka Muxka Zirkusekin Zirko eskola txikia, frontoian.
-16:30. Ume jolasak eta jarraian guztientzako txokolatada.
-19:00. Gorriti eta bere abereak.
-23:00. Obaneuke erromeri taldea.
-03:00. Imanol Dj Pajaritoren emanaldia.
-06:30. Herri etxean txokolatada.
Uztailak 29, igandea.
-10:00. Meza.
-11:00. Patata tortilla lehiaketa (tortilla 10:30etarako Herri Etxe elkartera eraman beharko da).
-11:30. Laranjadi txaranga.
-Jarraian. Sagardo lehiaketa. Partaideak: Olabarri, Azketa, Igartza Haundi, Etxeberri, Zelaikua, Azketaerrota eta Haritza (herritarrei baserritarrez janztea eskatu zaie).
-12:00. Esku pilota partida. Eskuz binaka: Zubizarreta eta Salegi, Adonis eta Aranberriren aurka; eskuz banaka: Artetxe Loiolaren aurka.
-16:00. Josu Arrietaren omenez parapente txapelketa.
-19:00. Karmelo Matrakaren omenez herri kirol saioa: Aizkoran: Agite eta Bihurri, Zubizarreta eta Castroren aurka. Harri jasotzen: Joseba Ostolaza Ostolaza II eta Mikela.
-22:30. Jaiei amaiera emateko Imanol DJ Pajaritoren emanaldia plazan.
Aia. Santio Erreka auzoa.
Uztailak 25, gaur.
-10:30. Meza izango da auzoko ermitan.
-Ondoren. Umeentzat jolasak antolatuko dituzte frontoian.
-22:00etan. Erromeria izango da Izen eta Alabierren eskutik.
Uztailak 26, bihar, Santa Ana eguna.
-10:30. Meza izango da auzoko ermitan.
Uztailak 27, etzi.
-22:30ean. Bertso saioa izango da frontoian. Andoni Egaña. Sebastian Lizaso, Angel Mari Peñagarikano, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio bertsolariek parte hartuko dute bertan. Gai jartzailea Unai Manterola izango da.
Uztailak 28, larunbata.
-16:00etan. Santio Errekako Mus Txapelketa jokatuko dute.
-23:00etan. Abiba disko festa antolatu dute.
Uztailak 29, igandea.
-10:00etan. Idia gizonaren aurka erronka jokatuko dute Santio Erreka auzoko pilotalekuan. Etxetaren idia, Helduren Herrik kirol taldean aurka.
-10:30ean. Tximeleta taldeak kontzertua emango du.
Uztailak 30, astelehena.
-21:00etan. Oilasko biltzeko afaria egingo dute portu erretegian.
-Ondoren. Kupela taldearen kontzertua.
Uztailak 31, asteartea, San Inazio eguna.
-10:00etan. Meza izango da Santio Errekako ermitan.
-Ondoren. Adinekoentzat hamaiketakoa izango da.
-Ondoren. Herri kirola saioa egingo dute. Bertan, alde batetik, Ernesto Ezpeleta Biurri eta Alex Txikon aizkolariek parte hartuko dute.
Bestetik, Joseba Estolaza, Josetxo Urrutia, Jokin Eizmendi eta Aimar Galarraga.