Said Aidek eta Oihana Kortazarrek irabazi dute Flysch Trail laskerketa

Urola Kostako Hitza 2012ko uztailaren 24a

[caption id="attachment_9277" align="aligncenter" width="350" caption="Lasterketaren burua Erribera kalean zehar (Argazkia: Baleike.com)"]Parte-hartzaileak[/caption] Igandean jokatu zen Zumaia eta Deba artean Espainiako Kopako azken aurreko proba puntuagarri, Flysch Trail lasterketa hain zuzen ere. Andaluziako selekzioko Said Aide izan zen gizonezkoen mailan txapelduna eta emakumezkoetan, berriz, Oihana Kortazarrek egin zuen denborarik onena. Mutrikun bizi den elgetarrak, Ana Conde gasteiztarrak iaz ezarri zuen marka bost minututan hobetzea lortu zuen. Aide lasterketa buruan 500 lagun inguru abiatu ziren 10:00etan Erribera kaletik itsas ondoko labarretara. Lasterketaren lehen orduetan korrika egiteko eguraldi egokia izan zuten parte-hartzaileek, eguzkia lainoen artean ezkutatuta zegoenez, lasterketa egiteko temperatura paregabea baitzegoen. Eguerdi partean ordea, eguzkia laino artetik atera eta berotu egin zen giroa. Gizonezkoetan hasieratik Said Aide jarri zen lasterketaren buruan. Andaluziako Selekzioko korrikalaria Ramadam garaian badago ere, bukaera arte indarrak gordetzen jakin zuen eta lehen postuan iritsi zen helmugara, 02:19:06 denbora eginez. Dani Tristany kataluniarra iritsi zen bigarren postuan 27 segundutara eta Toni Roldan Balear Irletako selekzioko kidea izan da hirugarren sailkatua. Kortazarrentzat txapela Emakumezkoei dagokionean Oihana Kortazarrek lan bikaina egin zuen igandeko lasterketan, iaz Ana Condek jarritako marka hobetzea lortu baitzuen. Hasiera batean, Conde eta Kortazarren artea lehia estua izango zela pentsatzen zuten antolatzaileek eta adituek. Kortazarrek irabazi zuen 2009an lehen Flysch Trail lasterketa eta 2010eko eta 2011ko edizioetan Conde izan lasterketako garailea. Azkenean bi korrikalarien arteko norgehiagoka estua ez zen posible izan, Condek lasterketaren hasieran belaunean min hartu eta lasterketa bertan behera utzi behar izan baitzuen. Elgetarrak lasaitu gabe erritmoari eutsi zion eta sei minutuko aldea atera zion bigarren postuan sailkatu zen Eva Moredori. Vanessa Bataller izan zen emakumezkoetan hirugarren sailkatua. Iriondo eta Atxutegi Zumaiarren artean Jon Iriondo izan zen gizonezko azkarrena eta emakumezkoetan Leire Atxutegi izan zen etxeko lehen emakumezkoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide