Ekaindarren Eguna ospatu dute zestoarrek

Zestoako Hitza 2012ko uztailaren 23a

Zestoarrek Ekaindarren Eguna ospatu zuten atzo, eta historiaurrera hurbiltzeko helburuz, hamaika ekitaldi izan ziren goizetik iluntzera bitartean. Zestoako Udalak, Ekainberri Fundazioak, Arazi-Ekainberrik, Zestoan merkatari elkarteak, Sastarrain Baser...

Zestoarrek Ekaindarren Eguna ospatu zuten atzo, eta historiaurrera hurbiltzeko helburuz, hamaika ekitaldi izan ziren goizetik iluntzera bitartean. Zestoako Udalak, Ekainberri Fundazioak, Arazi-Ekainberrik, Zestoan merkatari elkarteak, Sastarrain Baserri Eskolak, Trosta zaldi elkarteak eta Zestoako Bainuetxeak antolatuta, adar soinuek eman zioten hasiera festari, eta herritar ugari atera ziren kalera, eguraldia lagun zutela.

Goizean, pintxo ibilbidea, kale animazioa eta triki bertsoak eta mural pintaketak izan ziren, eta arratsaldean, berriz, suaren etorrera irudikatu zuen Ekaingo tribuak. Umeek, berriz, tailerrak egin zituzten, margoak, sua eta ehiza uztartuta. Pottokekin ibilaldiak egiteko aukera ere izan zuten haurrek.


Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide