Orioko balkoi eta leihoak lorez apainduta daude, baina txukun eta politen zein dauden aztertu ondoren, epaileek aurtengoan honakoak saritzea erabaki du:
-
David Elustondo – Eusko Gudari, 19-2 erdikoa. 450 euro eta landarea. (Elenak jaso du saria)
-
Josefina Azkue – Eusko Gudari, 14-2. 300 euro eta landarea.
-
Amaia Iribar – Estropalari, 13. 200 euro eta landarea.
Epaileen esanetan aukeraketa ez da erraza izan. Batez ere, behin dotoreenak aukeratuta sailkapena nola egin izan da zailena, bainazalantzarik ez dugu saria merezi dutela.
Bestalde, herritarrek emandako botuekin aukeratua izan den balkoia bat etorri da epaimahaiak lehen sarirako izendatu duenarekin. 33 boto jaso dituzte guztira eta botoa eman dutenen artean zozketa egin ondoren, Rosa Lertxundik jasoko du saria. Berak ez ezik aukeratutako balkoiaren jabeak, David Elustondok ere bina lagunentzako spa zirkuitua irabazi dute.