Bertso Eguna ospatzen ari dira, kalez kale eta tabernaz taberna, Motxian Bertso Eskolaren eskutik. Ohi bezala, 11:00etan elkartu dira Musika Plazan, eta hamaiketakoa eginez, eztarriak berotu dituzte ondorenerako. Gerora, 12:30a aldera, Bertso Txepelketari ekin diote, bertso zaharrak zein berriak abestuz, Alde Zaharreko tabernatan. Gerturatzen den orok parte har dezake, gainera. Aurki, 15:00etan atsedenaldia egingo dute bazkaltzeko, eta bazkalostean txepelketaren finala jokatuko dute.
