Ia 80 lagunek hartu dute parte Getariako XI. Salbatore Biatloian. Ohiko moduan, kirolariek 550 metro igerian eta 3,5 kilometro korrika osatu behar izan dituzte, Malkorbe hondartzatik irten eta herriko frontoian helmugaratuz. Aurten, Garikoitz Uzkudun azpeitiarra (17:35,31) eta Nerea Murua zarauztarra (20:04,51) izan dira garaile. Lehen getariarrak, berriz, Josu Iribar (18:44,45) eta Usoa Irigoien (23:46,62) izan dira, eta beteranoetan bizkorrenak, berriz, Asier de la Torre (17:43,20) eta Begoña Urbitarte (22:38,11) zarauztarrak.
