Euskadiko txapelketan ariko dira eskualdeko hiru traineru

Getariako Hitza 2012ko uztailaren 20a

Itxaropenez eta lan ona egiteko asmoz joan ziren eskualdeko zazpi traineruak ostegun arratsaldean Donostiako urtean jokatu zuten Gipuzkoako Traineru Txapelketara. Azkenean, ezin izan zuten eskualdera banderarik ekarri, baina hiru domina lortu zituzten. Zumaia Altuna Uria hirugarren sailkatu zen gizonezkoen mailan; eta Zumaia Salegi Jatetxeak eta Getaria-Tolosak, bigarren eta hirugarren postua lortu zuten emakumezkoetan. Hiru traineruek hilaren 31n Orioko jokatuko den Euskadiko Txapelketan lehiatzeko txartela lortu dute. Hala ere, ezustekoak ere izan ziren gipuzkoarren arteko lehian. Azken astetan emakumezkoen estropadetan izan zen joera ikusita, Gipuzkoako Txapelketako bandera Zumaia Salegi Jatetxearen eta Getaria-Tolosaren artean zegoela zirudien. Dena dela, arraunean ezin dela ezer ziurtzat eman frogatu zen beste behin. San Juanek ezustea eman eta 10 segundoko alderekin irabazi baitzuen estroada. Zumaiarrak bigarren izan ziren eta 9 segundu atera zizkioten Getaria-Tolosari. Arraunez blai asteburua Gipuzkoako Txapelketa pasa den arren, traineru ligek pil-pilean jarraitzen dute eta asteburuan zehar eskualdeko taldeek estropadak izango dituzte. Larunbatean, Zumaiako gizonezkoen eta emakumezkoen traineruek eta Getaria-Tolosak San Miguel eta Euskotren ligako estropadak jokatuko dituzte. Larunbatean Pedreñan (Cantabria, Espainia) izango dira eta hurrengo egunean, berriz, Pasai San Pedron izango dute hitzordua. Bestetik, KAE1 ligako estropada jokatuko dute Oriok eta Zarautzen Camargon (Cantabria, Espainia). KAE2 ligan aritzen den Getariak, berriz, Hibaikako Ikurriña [...]

Itxaropenez eta lan ona egiteko asmoz joan ziren eskualdeko zazpi traineruak ostegun arratsaldean Donostiako urtean jokatu zuten Gipuzkoako Traineru Txapelketara. Azkenean, ezin izan zuten eskualdera banderarik ekarri, baina hiru domina lortu zituzten. Zumaia Altuna Uria hirugarren sailkatu zen gizonezkoen mailan; eta Zumaia Salegi Jatetxeak eta Getaria-Tolosak, bigarren eta hirugarren postua lortu zuten emakumezkoetan. Hiru traineruek hilaren 31n Orioko jokatuko den Euskadiko Txapelketan lehiatzeko txartela lortu dute. Hala ere, ezustekoak ere izan ziren gipuzkoarren arteko lehian. Azken astetan emakumezkoen estropadetan izan zen joera ikusita, Gipuzkoako Txapelketako bandera Zumaia Salegi Jatetxearen eta Getaria-Tolosaren artean zegoela zirudien. Dena dela, arraunean ezin dela ezer ziurtzat eman frogatu zen beste behin. San Juanek ezustea eman eta 10 segundoko alderekin irabazi baitzuen estroada. Zumaiarrak bigarren izan ziren eta 9 segundu atera zizkioten Getaria-Tolosari.

Arraunez blai asteburua

Gipuzkoako Txapelketa pasa den arren, traineru ligek pil-pilean jarraitzen dute eta asteburuan zehar eskualdeko taldeek estropadak izango dituzte. Larunbatean, Zumaiako gizonezkoen eta emakumezkoen traineruek eta Getaria-Tolosak San Miguel eta Euskotren ligako estropadak jokatuko dituzte. Larunbatean Pedreñan (Cantabria, Espainia) izango dira eta hurrengo egunean, berriz, Pasai San Pedron izango dute hitzordua. Bestetik, KAE1 ligako estropada jokatuko dute Oriok eta Zarautzen Camargon (Cantabria, Espainia). KAE2 ligan aritzen den Getariak, berriz, Hibaikako Ikurriña jokatuko du Pasaian eta igandean Orion Bisiguaren Festaren baitan estropada izango du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide