
Atzo arratsaldean jai giroan eman zioten hasiera Orioko Bisiguaren Festari. Aurreko urtetan bezala ikusmin handia sortu zuen jaiaren inaugurazio ekitaldiak herritarrren artean.
Igandera arte gastronomia izango da festaren ardatza Orioko kaletan zehar. Otorduez gain, pintxo txikiteoa, marmitako dastatzea, bisigu lehiaketa eta hegaluzea dastatzea moduko ekimen gastronomikoak ere antolatu dituzte datozen hiru egunetarako. Horretaz gain, kirol jarduenak eta kultur saioak ere izango dira. Atzo bertan Egunsentia Otxoteak eta Harribil dantza taldea emanaldia eskainiko zuen aurkezpen ekitaldian. Gaur arratsalde partean, berriz, Giranice musika talde oriotarrak kontzertua emango du Salatxo plazan.
