Zumaiako Berdintasun Foroak pasa den asteko indarkeria matxista kasua salatu du

Urola Kostako Hitza 2012ko uztailaren 20a

Zumaiako Berdintasun Foroak salatu nahi du aurreko asteburuan gertatutako indarkeria matxistaren auzia, eta adierazi nahi du jokabide horrek ez duela bat egiten bidezko eta berdintasunezko gizarte demokratikoarekin. Uda da, eta pertsona askok aukeratzen dute gure herria atseden hartzeko. Hori horrela izanda, Zumaiako Berdintasun Foroak ongietorria eman nahi die, eta adierazi nahi die  herriak egunero lan egiten duela emakumeenganako indarkeria eta bereizkeria saihesteko. Aldi berean, Berdintasun Foroak gogoratu nahi die herritarrei eta turistei indarkeria matxista pairatu edo ikusiz gero, honako telefonoetara dei dezaketela: Larrialdiak…112 Udaltzaingoa…943 143232 Udaleko Gizarte zerbitzuak…943 862200 Udaleko Berdintasun eta Gazteria saila…943 861056  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide