Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Autoa aparkatzeko arazoak izaten diztuen herritarrak zorteko dira, Orioko Udalak Mendibeltz Futbolzelairen azpiko aparkaleku itxiak errentan jartzeko deialdi egin baitu.
70 euro hilean
Adjudikatuko diren 52 aparkaleku-plaza itxiak dira eta 16,50 metro koadroko azalera du horietako bakoitzak.
Alokairuaren prezioa hileko 70 eurokoa (BEZa barne) izango dela azaldu dute Udaletik. Prezio horri komunitate gastuak gehitu behar zaizkio.
Mendibeltz azpiko aparkalekuen kontratuak urte beteko izango dira eta herritarrek nahi izanez gero, kontratua luzatzeko aukera izango dute urtebeteko epealdia amaitutakoan.
Epea uztailaren 25a arte
Futbol zelaiaren azpiko aparkalekuak errentan hartu nahi dituztenek hurrengo baldintzak bete behar dituzte. Oriotarrak izan beharko dute eta Orion lan egin beharko dute. Horretaz gain, ezinbestekoa izango da Udalarekin inolako zorrik ez izatea.
Udaletxeko bulego teknikoan eskuragai dagoen eskaera orria bete eta agiria uztailaren 25a baino lehenago entregatu beharko dute eskatzaileek udaletxean.
Garajeak izena emate ordenaren arabera esleituko direla jakinarazi dute Udaletik. Hala ere, 52 eskatzaile baino gehiago izango balira, Udalak zozketa publikoa egingo duela zehaztu dute.