Murrizketen aurka, mobilizazioak

Urola Kostako Hitza 2012ko uztailaren 18a

Espainiako Gobernuak hartutako neurriak salatzeko ehunka lagun elkartu ziren Zarautz eta Azpeitiko Lanbideren bulego aurrean atzo, ELA eta LAB sindikatuek eta hainbat eragilek deituta. Gaur eskualdeko ohiko lekuetan elkartuko dira, murrizketak gaitzesteko; Azkoitian, Getarian eta Zestoan, 19:00etan elkartuko dira, herriko plazan; Zarautzen ere orduan egingo dituzte mobilizazioak, udaletxe aurreko plazan; Azpeitian, berriz, 18:30ean bilduko dira, plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide