Arraun Elkarteko elastikoak banatuko dituzte larunbatean

Urola Kostako Hitza 2012ko uztailaren 18a

Arraun giroan bete-betean murgilduta dago Orioko herria, estropada eta arraun kontuak non-nahi entzuten baitira. Traineruak inoiz baino babes eta animo gehiago behar garai zailetan eta urtero bezala herria hori-hori izan dadin datorren larunbatean goiz-eguerdi partean Orioko Arraun Elkarteak aurtengo denboraldiko elastikoak banatuko ditu bazkideen artean plazan. Bazkideen elastikoak banatzeaz gain, Orioko Arraun Elkarteko beste hainbat merchandaising produktu erosteko aukera ere izango dute herritarrek. Ordainketa larunbata aurretik Aurten bazkide kuota ordaindu ez dutenei mesedez larunbata baino lehen Euskadiko Kutxan ordainketa egiteko eskatu nahi die bazkideei arraun elkarteak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide