Zestoako Udalak konpostaje komunitarioa jartzeko asmoa du herrigunean eta auzoetan

Zestoako Hitza 2012ko uztailaren 17a

Zestoako Udalak konpostaje komunitarioa jartzeko asmoa du herrian, zestoarrek “ahalik eta hondakin gutxiago sortu dezaten”. Izan ere, etxeko konpostari esker, familiek %40 eta %50 hondakin gutxiago sortzen dutela adierazi du udalak; halaber, konpostaje komunitarioa egungo bilketa eredutik ateratzen dela adierazi du Leire Etxeberria Zestoako alkateak; hala,Lapatxera zabor gutxiago eramango lukete, eta ekonomikoki gastu gutxiago eragingo lioke udalari, Etxeberriak azpimarratu duenez. Proiektu pilotua abiatuko du udalak horretarako. Egitasmoan interesa dutenek udaletxera jo dezakete hilak 27ra bitartean, 943-14 70 10 telefonora deituz edo ingurugiro@zestoa helbidera idatziz. Momentuz, herrigunean 16 familik eman dutela izena jakinarazi du Etxeberriak, baina datozen egunetan gehiagok emango duelakoan da alkatea. Hori hala izanik, Zubimusu kalearen eta Idiazpi auzunearen artean bi edukiontzi jarriko dituzte. Herrigunean ez ezik, Iraeta auzoan ere jartzeko asmoa dutela aurreratu du udalak, auzoan ere 10 familik eman baitute izena. Horrez gain, udalak Arroa Behean ere jarri nahi du konpostaje komunitarioa. Hala, izena ematen dutenei eredu horren inguruko informazioa eskainiko die udalak; izan ere, edukiontzi horiek “kontrolatu” egin behar direla adierazi du Etxeberriak, hondakinak nahastu behar direlako, besteak beste. Arroa Goian eta Aizarnan, berriz, autokonposta erabiliko dutela aurreratu du udalak. Hori hala, irailean horren inguruko ikastaroak antolatuko dituzte. Herri baratza ekologikoak, herritarren esku Konpostaje komunitarioaz gain, [...]

Zestoako Udalak konpostaje komunitarioa jartzeko asmoa du herrian, zestoarrek “ahalik eta hondakin gutxiago sortu dezaten”. Izan ere, etxeko konpostari esker, familiek %40 eta %50 hondakin gutxiago sortzen dutela adierazi du udalak; halaber, konpostaje komunitarioa egungo bilketa eredutik ateratzen dela adierazi du Leire Etxeberria Zestoako alkateak; hala,Lapatxera zabor gutxiago eramango lukete, eta ekonomikoki gastu gutxiago eragingo lioke udalari, Etxeberriak azpimarratu duenez.

Proiektu pilotua abiatuko du udalak horretarako. Egitasmoan interesa dutenek udaletxera jo dezakete hilak 27ra bitartean, 943-14 70 10 telefonora deituz edo ingurugiro@zestoa helbidera idatziz. Momentuz, herrigunean 16 familik eman dutela izena jakinarazi du Etxeberriak, baina datozen egunetan gehiagok emango duelakoan da alkatea. Hori hala izanik, Zubimusu kalearen eta Idiazpi auzunearen artean bi edukiontzi jarriko dituzte. Herrigunean ez ezik, Iraeta auzoan ere jartzeko asmoa dutela aurreratu du udalak, auzoan ere 10 familik eman baitute izena. Horrez gain, udalak Arroa Behean ere jarri nahi du konpostaje komunitarioa. Hala, izena ematen dutenei eredu horren inguruko informazioa eskainiko die udalak; izan ere, edukiontzi horiek “kontrolatu” egin behar direla adierazi du Etxeberriak, hondakinak nahastu behar direlako, besteak beste.

Arroa Goian eta Aizarnan, berriz, autokonposta erabiliko dutela aurreratu du udalak. Hori hala, irailean horren inguruko ikastaroak antolatuko dituzte.

Herri baratza ekologikoak, herritarren esku

Konpostaje komunitarioaz gain, Zestoako Udalak herriko bi lursail herritarren esku utzi nahi ditu, baratza ekologikoak egin ditzaten. Hurrengo urteko udaberrian jarriko dituzte baratzak, baina dagoeneko eman dezakete izena, eta interesa duenak udaletxera jo dezake. Deialdiak izango duen harreraren arabera joango dira osatzen egitasmoa. Izan ere, hasiera batean, San Jose egoitza atzeko eremua eta Iraetako futbol zelai inguruko lursailean jarriko dituzte baratzak. Lehenengoan sei eta zortzi partzela inguru jarriko dituzte, eta bigarrengoan 18 partzela, 10×10 metrokoak. Norbere kontsumorako izango dira baratzak, eta horiek ikastaro bat jasoko dute, baratza ekologikoaren inguruan. Ikastaroa, ordea, irekia izango dela adierazi du udalak, eta herritar guztiek hartu ahal izango dute parte. Halaber, baratza izango dutenei konposta egiteko ontzia utziko die udalak, eta guztientzako txabola jarriko dute, tresnak gorde ditzaten.

Udalak ez du izena emateko eperik jarri, eta urte amaiera bitartean eman ahal izango dute. Deialdiak izango duen deialdiaren arabera zehaztuko dituzte datuak, eta hurrengo urteko aurrekontuetan sartuko dituzte kontuok. Hala, orduan hasiko dira partzelak osatzen eta ikastaroak antolatzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide