Antxoa kuota murriztea proposatu du Bruselak

Getariako Hitza 2012ko uztailaren 17a

Jaurlaritzak hala eskatuta Aztik egindako ikerketak antxoa biomasaren inguruko emaitza positiboa eman badu ere, Europako Batzordeak datorren kanpainarako kuota %30 murriztea proposatu du. Zehazki, 27.000 tonakoa izango da kuota Bizkaiko Golkoko arrantz...

Jaurlaritzak hala eskatuta Aztik egindako ikerketak antxoa biomasaren inguruko emaitza positiboa eman badu ere, Europako Batzordeak datorren kanpainarako kuota %30 murriztea proposatu du. Zehazki, 27.000 tonakoa izango da kuota Bizkaiko Golkoko arrantzaleentzat.

“Antxoa existentzia ez dago arriskuan, baina urtero zehaztu behar dugu harrapa daitekeen kopurua, urtero-urtero arrantza egin ahal izateko”, adierazi du Bruselako arrantza ordezkariak. Orain 27 arrantza ministrok erabaki beharko dute Bruselaren proposamenaren gainean.

Egun formula matematiko baten bidez erabakitzen da kuota komenigarriena, baina Europak oraindik ez du lortu epe luzerakoa zehaztea.

Arrantzaleak gustura agertu dira Bruselaren jarrerarekin. Kuota murritzagoa izanda ere, “nahikoa” izango dela adierazi du Leandro Azkuek, Gipuzkoako Arrantzale Kofradien Elkarteko presidenteak. “Errekuperazioa kontsolidatzen ari dela adierazi nahi du”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide