Realak denboraldi aurreko lagunarteko futbol partida jokatuko du bihar, 19:00etan, Azpeitiko Garmendipeko futbol zelaian. Partida horren baitan, herritarrek futbola utzi berri duen Mikel Aranbururi omenaldia eskainiko diote.
Biharko partidarako sarrerak asteburuan salgai eduki dituzte, baina gaur eta bihar ere hoiek erosteko aukera egongo dela azaldu dute Lagun Onak futbol klubeko kideek. Gaur, Garmendipeko leihatilak 18:30etik 20:00etara bitartean egongo dira irekita eta bihar, berriz, partida aurretik, 17:30ean zabalduko dituzte.
Omenaldia partida aurretik
Omenaldia partida hasi aurretik egingo diote azpeitiarrari. «Uste dugu, Mikel Aranburu, arrazoi askagatik, Azpeitiko kirolaren eta batez ere futbolaren ikurra izan dela azken urte hauetan. Ikusio besterik ez dago kirol arloan eman duen maila eta transmititu dituen baloreak», diote Lagun Onak-ekoek. Azpeitiko futbol klubekoen esanetan, Aranburu «adibidea» izan da zelai burruan eta handik kanpo. Horregatik, herritarren aldetik «omenaldi beroa» merezi duelakoan daude, eta herritarrak eta futbolzaleak han parte hartzera deitu dituzte.