Inauguratu dute Nuarbeko frontoi berria

Nerea Uranga 2012ko uztailaren 16a

http://youtu.be/CfE7ZeJ1MuY Xiriako Gurrutxaga nuarbetarrak atera zuen atzo Nuarbeko frontoi berrian ohorezko sakea, eta ondoren Ilunpeko pilotariek jokatu zuten partida. Aurretik, ordea, herritarrek inguratuta Nuarbeko frontoi berria inauguratzeko ekitaldia eta zinta mozketa egin zuten, han Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatearekin eta Manuel Unanue Kirol zinegotziarekin batera, pilotaria izandako Xiriako Gurrutxagak eta Patxi Gurrutxaga Nuarbeko auzo alkateak hartu zuten parte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide