Jose Mari Illarramendiren omenezko halterofilia proba egin dute

Zarauzko Hitza 2012ko uztailaren 16a

Jose Mari Illarramendiren omenez jokatuko zuten larunbat arratsaldean estreinakoz Zarauzko Halterofilia Saria. Aurten, gainera, Halterofiliako Espainiako Ligako hirugarren jardunaldia jokatu zuten Zarauzko probarekin batera. Zarauztarrek arerio gogorra...

Jose Mari Illarramendiren omenez jokatuko zuten larunbat arratsaldean estreinakoz Zarauzko Halterofilia Saria. Aurten, gainera, Halterofiliako Espainiako Ligako hirugarren jardunaldia jokatu zuten Zarauzko probarekin batera. Zarauztarrek arerio gogorrak izango zituzten:  Danena K.E., Akitania eta Ziburu. Jende ugari bildu zen lehia ikustera. Bi txandatan jokatu zuten: lehenbizi, puntuazio baxuko jokalariak lehiatu ziren; gerora, berriz, puntuazio altukoak. Bien artean eta proba amaitu ostean, herri kirol erakustaldiak izan ziren Zarauzko itsas pasealekuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide