Zumaiako Marina Kirol Portuak Marinel Azoka antolatu zuen larunbatean estreinako aldiz, herria girotzeko asmoz. Goizean herritar asko ez bazen hurbildu ere, arratsalderako kirol portuaren ingurua jendez bete egin bertan salgai zituzten produktuek erakarrita. Euskal Herriko eta atzerriko 70 postu inguruk hartu zuten portu ingurua, eta itsasoaren eta piraten inguruko ekimenak izan ziren igande gauera bitartean bertan. Janari, arropa eta artisautza dendak jarri zituzten, eta hamaika produktu ikusi eta erosteko aukera izan zen.