Juan Mari Tolin argazkilari zarauztarrak Vietnamen, hango biztanleei bizikleta eta moto gainean, ateratako irudiak jarri ditu ikusgai Salatxo tabernan eta han izango dira hilaren amaierara bitartean. Tolin nazioarteko argazkilari federazioko titulua du eta freelance lan egiten du La gazzetta dello sport, Sprint Cycling Magazine eta Meta2Mil egunkari eta aldizkarietarako. Horrez gain bere argazkiak El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, El Mundo Deportivo, Dorsal 1, Pedalier-Pro eta Ciclismo a fondo-n argitaratu dituzte. Bestalde, liburu, aldizkari, egunkari, katalogo, egutegi, kartel Eta webguneetarako ere atera ditu argazkiak.
Reala
Salatxotik jakinarazi dute hurrengo ikasturtean, hamabostean behin, Realaren partidak ikustera Anoetara joateko, autobusa antolatu nahi dutela. Beraz, interesa dutenek Salatxora jo beharko dute izena ematera.