Antxoaren biomasa iaztik erdira jaitsi dela jakinarazi du Azti-Tecnaliak

Urola Kostako Hitza 2012ko uztailaren 13a

Azti-Tecnalia erakundeak Kantauri itsasoko antxoaren biomasaren azterketa egin du maiatzan zehar, eta antxoa kopurua iaztik erdira jaitsi dela ebatzi du. Hain zuzen, 138.000 tonatik 70.000 tonara jaitsi da biomasa. Ondorioz,  Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza sailburuordeak aurreikusi du arrantzaleek 20.000 eta 23.000 tona antxoa arrantzatu ahal izango dutela urtebeteko epean. Kopuru hori, arrantzaleek aurtego denboraldian jaso dutena baino “askoz gehiago” dela gogorazi du; izan ere, Gipuzkoako eta Bizkaiako portuetara 6.560 tonelada sartu dira aurten.  Ondorioztatutako kopurua, ordea, ez da behin betikoa; izan ere, Azti-Tekniarenak ez ezik, ICES Itsasoa Aztertzeko Nazioarteko Kontseiluak beste emaitza batzuk ere hartzen ditu kontutan kupoa zehazteko. Hain zuzen, emaitzak atzo plazaratu zituen ICESek, eta honek jakinarazi du 20.700 tona antxoa arrantzatu ahal izango dutela arrantzaleek. ICESen proposamena Europako Batzordeari igorriko diote orain, eta honek izango du azken hitza. Adinen arabera neurtu duten antxoaren biomasa, horiek jartzen duten arraba kopuruaren bitartez. Hala, ikertzaileek ez ohiko egoerarekin egin dute topo; izan ere, bi urteko antxoak gehigo dira; %70, hain zuzen, eta ohikoena da biomasaren gehiena urtebeteko antxoak osatzea. Pasa den antxoaren denboraldiari dagokionez, berriz, Azti Tecnaliaren arabera, “itsaso txarraren” eraginez arrantzatu dituzte aurten 6.560 tona, iaz baino 2.000 tona gutxiago.  

Azti-Tecnalia erakundeak Kantauri itsasoko antxoaren biomasaren azterketa egin du maiatzan zehar, eta antxoa kopurua iaztik erdira jaitsi dela ebatzi du. Hain zuzen, 138.000 tonatik 70.000 tonara jaitsi da biomasa. Ondorioz,  Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza sailburuordeak aurreikusi du arrantzaleek 20.000 eta 23.000 tona antxoa arrantzatu ahal izango dutela urtebeteko epean. Kopuru hori, arrantzaleek aurtego denboraldian jaso dutena baino “askoz gehiago” dela gogorazi du; izan ere, Gipuzkoako eta Bizkaiako portuetara 6.560 tonelada sartu dira aurten. 

Ondorioztatutako kopurua, ordea, ez da behin betikoa; izan ere, Azti-Tekniarenak ez ezik, ICES Itsasoa Aztertzeko Nazioarteko Kontseiluak beste emaitza batzuk ere hartzen ditu kontutan kupoa zehazteko. Hain zuzen, emaitzak atzo plazaratu zituen ICESek, eta honek jakinarazi du 20.700 tona antxoa arrantzatu ahal izango dutela arrantzaleek. ICESen proposamena Europako Batzordeari igorriko diote orain, eta honek izango du azken hitza.

Adinen arabera neurtu duten antxoaren biomasa, horiek jartzen duten arraba kopuruaren bitartez. Hala, ikertzaileek ez ohiko egoerarekin egin dute topo; izan ere, bi urteko antxoak gehigo dira; %70, hain zuzen, eta ohikoena da biomasaren gehiena urtebeteko antxoak osatzea.

Pasa den antxoaren denboraldiari dagokionez, berriz, Azti Tecnaliaren arabera, “itsaso txarraren” eraginez arrantzatu dituzte aurten 6.560 tona, iaz baino 2.000 tona gutxiago.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide