Kontzertuak, afariak eta gaueko bisitak uztailean eta abuztuan, Balentziaga museoan

Getariako Hitza 2012ko uztailaren 13a

Cristobal Balenciaga Museoak bihar hasiko du udako programazio didaktikoa eta aisialdikoa. Iazko udan antolatutako jardueren arrakasta ikusirik, aurten ere kontzertuak, afariak eta gau-parteko bisitaldiak izango dira, hainbat berrikuntzarekin. Hain zuzen, eskaintza didaktiko handiagoa izango da aurten, baita zinema-ziklo bat ere. Ziklo hori gaur bertan hasiko da, eta museoan bainujantzien bilakaerari eskainitako erakusketa izango du inspirazio-iturri. Musika, afariak eta gau-parteko bisitak Musikak tarte berezia izango du udako egitarauan aurten. Lehen hitzordua datorren larunbatean, hilaren 21ean izango da: Soirée Jazz. Jazz musikari eskainiko diote gaua. Afaria emango dute museoko atarian, Elkano Browing Cream taldearen kontzertuarekin girotuta, eta, bide batez, gauez bisitatu ahalko dira aretoak. 50 euro kostako da. Simone White musikari hawaiarrak Silver silver diskoa aurkeztuko du museoan. Sarrerak Ticketmasterren daude salgai, 13 eurotan. Donostiako Musika Hamabostaldiak Getariako museoan izango du geltokietako bat. Abuztuaren 4an hamar abeslari liriko profesionalek kontzertua eskainiko dute. 15 euro kostako da sarrera, kontzertua soilik ikusi nahi duenarentzat. Afaldu ere egin nahi duenak, berriz, 65 euro ordaindu beharko du. Abuztuaren 11n udako jaia egingo dute. Makala DJk jarriko du musika, eta soinean hondartzako arropa eramateko eskatu diete parte-hartzaileei. 45 euro kostako da. UDAKO EGITARAU OSOA ZINEMA ZIKLOA Uztailak 13 Bathing Beauty (George Sidney, 1944). 20:00. 3 €. Uztailak [...]

Cristobal Balenciaga Museoak bihar hasiko du udako programazio didaktikoa eta aisialdikoa. Iazko udan antolatutako jardueren arrakasta ikusirik, aurten ere kontzertuak, afariak eta gau-parteko bisitaldiak izango dira, hainbat berrikuntzarekin. Hain zuzen, eskaintza didaktiko handiagoa izango da aurten, baita zinema-ziklo bat ere. Ziklo hori gaur bertan hasiko da, eta museoan bainujantzien bilakaerari eskainitako erakusketa izango du inspirazio-iturri.

Musika, afariak eta gau-parteko bisitak
Musikak tarte berezia izango du udako egitarauan aurten. Lehen hitzordua datorren larunbatean, hilaren 21ean izango da: Soirée Jazz. Jazz musikari eskainiko diote gaua. Afaria emango dute museoko atarian, Elkano Browing Cream taldearen kontzertuarekin girotuta, eta, bide batez, gauez bisitatu ahalko dira aretoak. 50 euro kostako da.

Simone White musikari hawaiarrak Silver silver diskoa aurkeztuko du museoan. Sarrerak Ticketmasterren daude salgai, 13 eurotan.

Donostiako Musika Hamabostaldiak Getariako museoan izango du geltokietako bat. Abuztuaren 4an hamar abeslari liriko profesionalek kontzertua eskainiko dute. 15 euro kostako da sarrera, kontzertua soilik ikusi nahi duenarentzat. Afaldu ere egin nahi duenak, berriz, 65 euro ordaindu beharko du.

Abuztuaren 11n udako jaia egingo dute. Makala DJk jarriko du musika, eta soinean hondartzako arropa eramateko eskatu diete parte-hartzaileei. 45 euro kostako da.

UDAKO EGITARAU OSOA

ZINEMA ZIKLOA
Uztailak 13 Bathing Beauty (George Sidney, 1944). 20:00. 3 €.
Uztailak 20 High Society (Charles Walters, 1956). 20:00. 3 €.
Uztailak 27 The Little Hut (Mark Robson, 1957). 20:00. 3 €.

AISIALDIKO JARDUERAK

Uztailak 21, larunbata
21:00. Soirée Jazz, Elkano Browing Cream taldearekin.
50 €. Ticketmaster.

Uztailak 29, igandea
21:00. Kontzertua: Simone White + Naica
13 €. Ticketmaster.

Abuztuak 4, larunbata
21:00. Gala lirikoa. Donostiako Musika Hamabostaldia.
Erakustaretoak zabalik, afaria, kontzertu lirikoa.
15€ Kontzertua, 65 € afari eta guzti.

Abuztuak 11, larunbata
22:00. Uda Festa, DJ Makalarekin.
Erakustaretoak zabalik, koktela, DJ saioa.
45 €. Ticketmaster.

TAILER DIDAKTIKOAK
Uztailaren 16tik abuztuaren 27ra

Udako astelehenetan… murgil zaitez museoan.
Bainujantziak eta gorputzaren erakusketa: XX. mendearen bestelako historia bat aldi baterako erakusketan ikusgai dauden jantzietako batzuk modu ludiko eta sortzailean aztertzea helburu duen bisita-tailerra.
Uztailak 16, 23 eta 30 – Abuztuak 6,13, 20 eta 27. 10:30etik 12:30era. Haurrentzat. Dohainik.

Dekora itzazu zure oihalkiak.
Tailer praktikoa hiru oihalki dekoratzeko: kamisetak, kotoizko poltsak eta espartinak.
Helduek 25 €.

Ehun serigrafia deskubritzen
Ehunetako diseinu eta serigrafiara gerturatzea proposatzen duen tailer teoriko-praktikoa.
Abuztuak 12 10:30etik 13:30era.
Hamar urtetik aurrerako umeek 15 €.
Abuztuak 25 10:30etik 13:30era. Helduek 25 €.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide