Mugikortasunaren Mahaia osatuko dute, aparkalekuen arazoa konpontzeko

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko uztailaren 11

Zarauzko Udalak aparkaleku falta aztertu eta arazoari erantzuteko hainbat aurre proposamen landu ostean, hiru parte hartze saio (ekainaren 13an eta 20an eta uztailaren 4an) egin ditu herritarrekin, hori lantzeko helburuarekin. Guztira, 30 bat herritarrek hartu dute  parte lan saioetan; batzuk elkartetako kide gisa, eta gainontzekoak norbanako bezala. Lan saioak «aberatsak eta positiboak» izan direla esan dute udaletik, ekarpen ugari jaso dituzte eta Zarauzko Udalaren proposamena «aberastu» dutela. Udalaren proposamenatariko bat udan TAO sistema herri guztira zabaltzea da, egoiliarrentzat gune asko gordeta. Bestalde, neguan errotazio altuko guneak mantentzea proposatu du udalak, eta Azken Portu eta San Pelaiora zabaltzea, «gune horietan merkataritzak indar handia baitauka». Osasun Zentro inguruan ere errotazio altuko gunea jartzea iradokitu du, «mugimendu handia baitago bertan». Era berean, urte garai horretan TAOren lehenengo zonaldea Vista Alegre, Azken Portu eta Aritzbatalde auzoetara zabaltzea ere proposatu du. Proposamen irekia dela jakinarazi dute, «heldu gabea»; herritarrekin landuko dute. Hiru lan saio Lehen saioan herrian indarrean egon diren aparkalekuak erregulatzeko askotariko sistemak aztertu zituzten —1997-2007 bitartekoa, eta 2007-2012 bitartekoa—, baita udal gobernuaren proposamen zehatza ere. Jarraian, etorkizunerako proposamenak egin zituzten parte-hartzaileek. Jakinarazi dutenez, ekarpen horiek «oso lotuta» daude auzo bakoitzeko premiekin. Udalarentzat eztabaida herri marko zabalago batean kokatzea «garrantzitsua» denez, mugikortasunaren arazoaz aritu [...]

Zarauzko Udalak aparkaleku falta aztertu eta arazoari erantzuteko hainbat aurre proposamen landu ostean, hiru parte hartze saio (ekainaren 13an eta 20an eta uztailaren 4an) egin ditu herritarrekin, hori lantzeko helburuarekin. Guztira, 30 bat herritarrek hartu dute  parte lan saioetan; batzuk elkartetako kide gisa, eta gainontzekoak norbanako bezala. Lan saioak «aberatsak eta positiboak» izan direla esan dute udaletik, ekarpen ugari jaso dituzte eta Zarauzko Udalaren proposamena «aberastu» dutela.

Udalaren proposamenatariko bat udan TAO sistema herri guztira zabaltzea da, egoiliarrentzat gune asko gordeta.

Bestalde, neguan errotazio altuko guneak mantentzea proposatu du udalak, eta Azken Portu eta San Pelaiora zabaltzea, «gune horietan merkataritzak indar handia baitauka». Osasun Zentro inguruan ere errotazio altuko gunea jartzea iradokitu du, «mugimendu handia baitago bertan». Era berean, urte garai horretan TAOren lehenengo zonaldea Vista Alegre, Azken Portu eta Aritzbatalde auzoetara zabaltzea ere proposatu du. Proposamen irekia dela jakinarazi dute, «heldu gabea»; herritarrekin landuko dute.

Hiru lan saio
Lehen saioan herrian indarrean egon diren aparkalekuak erregulatzeko askotariko sistemak
aztertu zituzten —1997-2007 bitartekoa, eta 2007-2012 bitartekoa—, baita udal gobernuaren proposamen zehatza ere. Jarraian, etorkizunerako proposamenak egin zituzten parte-hartzaileek.
Jakinarazi dutenez, ekarpen horiek «oso lotuta» daude auzo bakoitzeko premiekin. Udalarentzat eztabaida herri marko zabalago batean kokatzea «garrantzitsua» denez, mugikortasunaren arazoaz aritu ziren bigarren bileran. Udalak mugikortasun iraunkorraren inguruan azken urteotan emandako pausoak aztertu zituzten, hala; aparkalekuen erregulazioa beharrezkoa den ala ez eta bestelako aspektu zehatzagoak ontzat ematen dituzten ala ez hausnartu zuten,  inarrizko hierarkia errespetatuz (oinezkoek dute lehentasuna, gero bizikletan doazenek, jarraian garraio publikoak, eta azkenik auto pribatuek).

Hirugarren saioan aurreko bileretan landutakoa azaldu zieten herritar guztiei, lan saio irekian. Horrez gain, herritarrek lehen bi saioetan egindako ekarpenak zerrendatu zituzten.

Mugikortasunaren Mahaia
Jakinarazi dutenez, prozesua ez da amaitu saio horiekin. Azken bileran galdeketa bat banatu zitzaien parte-hartzaileei, ekarpenak egin zitzaten. Irailetik aurrera,  jasotako proposamen guztiekin udalaren lehen proposamena findu eta auzoz auzo azalduko dute. Era berean, mugikortasuna landuko duen mahaia osatuko dute interesa duten herritarrekin.

 

Herritarren proposamenak
-Mugikortasun printzipioa. Herritarrek bat egin zuten printzipio horrekin (oinezkoek dute lehentasuna, gero bizikletek, jarraian garraio publikoak eta azkenik auto pribatuek), eta etorkizunean autoaren erabilera mugatzea garrantzitsua dela esan. Horretarako, autobus lineak eta prezioak egokitu, oinezkoentzako guneak areagotu, bidegorriak egin, eta bide heziketa indartu behar dira.
-Aparkalekuen erregulazioa. Gehienen ustez, beharrezkoa da, baina auzotarrei aparkalekuak ziurtatzeko neurriak hartu behar dira. Udan herri osoan erregulatu behar dira aparkalekuak, prezioak eta zonak zehaztuz; neguan, berriz, erdigunean soilik, auzotarrei aparkalekua bermatuz eta inguruko bizilagunei kalterik eragin gabe.
-TAO sistemari zehaztapen batzuk.
-Landa eremuko bizilagunei nahi duten lekuan aparka dezaten eskubidea eman behar zaie.
- Errotazio handiko guneak zabaldu behar dira eskola, osasun zentro, kiroldegi eta Eroski inguruan, besteak beste.
-Zonalde jakin batzuetan denbora gehiagoz aparkatzeko aukerak aztertu behar dira.
-TAO sistema Itsasmendin jartzearen alde agertu ziren batzuk, auzotarrentzat gordetzen badira dauden plazak.
- Zamalanak ondo arautu behar dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide