Aterkipean ospatu dute San Kristobal eguna Zehatz auzoan

Zestoako Hitza 2012ko uztailaren 11

San Kristobal eguna ospatu zuten atzo Aizarnazabalgo Zehatz auzoan. Meza nagusiaren ondoren, trikitilariek alaitu zuten eguerdi partea, nahiz eta eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu. Txakolin eta erroskilarik ez zen falta bertako txosnan, eta ondoren, euriak ederki bustita zeuzkan arren, autoak bedeinkatu zituzten. Asteburuan ere izan da nahikoa festa, erromeria izan baita nagusi larunbat zein igandean. Narruondon, Zestoako eta Zumaiako auzoan ere festak izan dira. Igandean, adibidez, dozenaka lagun elkartu zen bertan, hezitako txakurren erakustaldia ikusteko. Hori izan zen San Kristobal jaien egitarauko berrikuntza nagusienetakoa. Hainbat proba gainditu zuten txakurrek; besteak beste, oztopoz beteriko zirkuitua osatu zuten, defentsa erakustaldia egin zuten, eta metro pasatxoko hesiaren gainetik jauzi egin zuten; guztia, ikusleen txaloen artean.

Trikitilariak Zehatzen

Trikitilariak giroa berotzen, atzo eguerdian, Aizarnazabalgo Zehatz auzoan (Argazkilaria: Xabier Otamendi)

San Kristobal eguna ospatu zuten atzo Aizarnazabalgo Zehatz auzoan. Meza nagusiaren ondoren, trikitilariek alaitu zuten eguerdi partea, nahiz eta eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu. Txakolin eta erroskilarik ez zen falta bertako txosnan, eta ondoren, euriak ederki bustita zeuzkan arren, autoak bedeinkatu zituzten. Asteburuan ere izan da nahikoa festa, erromeria izan baita nagusi larunbat zein igandean.

Narruondon, Zestoako eta Zumaiako auzoan ere festak izan dira. Igandean, adibidez, dozenaka lagun elkartu zen bertan, hezitako txakurren erakustaldia ikusteko. Hori izan zen San Kristobal jaien egitarauko berrikuntza nagusienetakoa.
Hainbat proba gainditu zuten txakurrek; besteak beste, oztopoz beteriko zirkuitua osatu zuten, defentsa erakustaldia egin zuten, eta metro pasatxoko hesiaren gainetik jauzi egin zuten; guztia, ikusleen txaloen artean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide