Ikasturteko azken ikastaroa antolatu du Mandalara taldeak, Chikung CFQ ikastaroa, hain zuzen ere. Norbere burua sendatzeko teknika ikasteko modua da. Metodo edo ikasketa honek, kultura eta erlijioa kontuan izan gabe, osasuna berreskuratzen laguntzen du gaixotasunek gure gorputz, buru eta izpirituaren arteko desoreka eragiten dutenean. Antolatzaileek ikastaroaren berri emateko hala diote: Ez etsia hartu eta minez bizi. Norbere burua sendatzeko erreminta erabilgarri honetara gerturatu. Zuk zeuk kudeatu dezakezu zure energia propioa.
Ikastaroa uztailaren 14an eta 15ean izango da, larunbatean 16:00etatik 21:30eea eta igandean 09:00etatik 14:30era. Parte hartzaileek Alex Arellanoren eskutik jasoko dituzte argibideak. Izena emateko eta argibide gehiago jasotzeko deitu zenbaki honetara: 648487489 (Amaia).