Zumaiako Marina Kirol Portuak Marinel Azoka antolatu du estraineko aldiz, herria girotzeko asmoz. Hala, Euskal Herriko eta atzerriko 70 postu inguruk hartuko dute portu ingurua, eta itsasoaren eta piraten inguruko ekimenak izango dira etzitik igande gauera bitartean bertan. Janari, arropa eta artisautza dendak jarriko dituzte, eta hamaika produktu ikusi eta erosteko aukera izango da. Antolatzaileek adierazi dutenez, zeramika, eskultura, bitxiginza, Egiptoko artisautza, Baltikoko anbarra edota liburuen miniaturak eskainiko dituzte, besteak beste. Horrez gain, Erdi Aroko kutsua duten jolasak ere izango dira, baita ikastaroak ere; gauero, gainera, gaiari lotutako ikuskizun bana eskainiko dute.
Gune lasaia
Komertzioari dagokionez, Zumaiako Kirol Portua «lasaia» dela adierazi dute antolatzaileek, itsasontzien joan etorria «handia» baldin bada ere. Horregatik, ingurua herritarren topagunea izan dadin nahi dute. Marinel Azoka horretarako «aukera aproposa» izango delakoan da kirol portua. Aurtengo harreraren arabera erabakiko dute aurrerantzean zer egin. «Azoka hobetzen eta osatzen joango gara pixkanaka, etorkizunean portura iristen diren barkuak eta herritarrak bertara erakartzeko asmoz».
Egitaraua
Uztailak 13, etzi
-17:30. Azoka irekitzea. Inaugurazio ekitaldia.
-18:00. Kalejira eta inaugurazio pregoia.
-18:30. Musikariak eta malabareak.
-19:30. Ur gezatako komikoak. Itsasoko parodiak saioa.
-17:30- 22:00. Umeentzako askotariko jolasak, eta tailer erakustaldia.
Uztailak 14, larunbata
-11:00. Azoka irekitzea.
-11:30. Irekiera kalejira: musikariak, piratak, hankaluzeak eta malabaristak izango dira.
-12:30. Pertsonaia interaktiboak. Piraten kontu bat saioa, musikariak eta malabareak eta tailer erakustaldia izango da.
-11:30-14:00. Umeentzako jolasak.
-17:30. Azoka irekitzea.
-18:00. Arratsaldeko kalejira: musikariak, kortsarioak, hankaluzeak, malabaristak.
-19:30. Itsasoz haragoko ipuinak eta legendak.
-Aldi berean. Musikariak, eta malabareak eta tailer erakustaldia.
-17:30-22:00. Umeentzako jolasak.
-21:00. Gaueko ikuskizuna: Aita misiolariak.
Uztailak 15, igandea
-11:00. Azoka irekitzea.
-11:30. Irekiera kalejira: musikariak, piratak, hankaluzeak eta malabaristak.
-12:30. Pertsonaia interaktiboak. Itsas ipuinak; rona eta edana saioa.
-Aldi berean. Musikariak, eta malabareak eta tailer erakustaldia.
-11:30-14:00. Umeentzako jolasak.
-17:30. Azoka irekitzea.
-18:00. Arratsaldeko kalejira: musikariak, kortsarioak, hankaluzeak, malabaristak.
-19:30. Esklaboen kalejira. Esklabuen lehorreratzea saioa.
-Aldi berean. Musikariak, malabareak eta tailer erakustaldia.
-17:30-21:30. Umeentzako jolasak.
-21:00. Gaueko ikuskizuna: Pitagorasen koadernoa.