Udako eskaintza zabala antolatu dute Zarauzko Gaztelekuan

Zarauzko Hitza 2012ko uztailaren 10a

Itsasontzian irteerak, arroila jaitsiera, kayaken ibiltzea… Askotariko ekimenak prestatu ditu Gaztelekuak herriko gazteentzat udako.  Asteartetan, esaterako, kirolari lotutako ekimenak egingo dituzte eta asteazkenetan, berriz, irteerak. Ildo ho...


Itsasontzian irteerak, arroila jaitsiera, kayaken ibiltzea… Askotariko ekimenak prestatu ditu Gaztelekuak herriko gazteentzat udako.  Asteartetan, esaterako, kirolari lotutako ekimenak egingo dituzte eta asteazkenetan, berriz, irteerak. Ildo horretatik, bihar 16:00etatik aurrera Usurbil eta Lasarte artean bizikletan ibiliko dira. Jakinarazi dutenez, trenez joango dira Usurbilera eta bertatik txangoa egingo dute Lasartera, bidegorritik.
Ostegunetan jolas askeak egingo dituzte eta ostiraletan askotariko tailerrak. Etzidamu, adibidez, pare bat postre egingo dituzte; bata egun bertan meriendatzeko eta bestea larunbateko talde lehiarako. Izan ere, larunbatetaro talde dinamikak izango dira, «ondo pasatzeko» helburuarekin. Informazio zabalagoa eskuratzeko www.zarautzgazte.net webgunea bisita daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide