Gogo aldartearen inguruko hitzaldia izango da ostegunean kiroldegian

Zarauzko Hitza 2012ko uztailaren 10a

Agifes Gipuzkoako famili eta eri psikologikoen elkarteak Gogo aldartearen nahasmenduak: nahasmendu bipolarra eta depresioa hitzaldia antolatu du ostegunerako. Yolanda Iglesias elkarteko psikologikoak nahasmendu  afektiboaren arrisku faktoreez, estres...


Agifes Gipuzkoako famili eta eri psikologikoen elkarteak Gogo aldartearen nahasmenduak: nahasmendu bipolarra eta depresioa hitzaldia antolatu du ostegunerako. Yolanda Iglesias elkarteko psikologikoak nahasmendu  afektiboaren arrisku faktoreez, estresaren eraginaz, emozioek duten zereginaz eta horien adierazkortasunaz, norbere burua zaintzearen garrantziaz eta nahasmendu afektiboa duten pertsonekin harremantzeko jarraibideez ariko da, Zarauzko kiroldegian 19:00etatik aurrera.
Baikor pentsatu nahi duzu? sentsibilizazio kanpainaren baitan antolatu du Agifesek ekimen hau. Buruko nahasmenduak dituzten pertsonekiko enpatia sustatzea da aipatu kanpainaren helburua, eta baita jarrera baikorra hedatu eta egoera konplexuei aurre egiten laguntzea. Elkartetik jakinarazi dutenez, azken urteotan depresio larria da gehien ezgaitzen duen patologietako bat. Hori dela eta, Agifesek herritarrei eritasun hori ulertzen lagundu nahi die etziko hitzaldiaren bitartez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide