Aizarnazabalen guraso elkarteak antolatuta udaleku irekiak egiten ari dira, goizero, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Aurten, 4 urtetik 12 urtera bitarteko 33 haur dabiltza, lau begiralerekin. Besteak beste irteerak, San Fermin txiki eguna, eskulanak, olinpiadak, ur jolasak… egiten ari dira udalekuetan. Lau aste izango ditu udalekuak eta aurten “aste bakoitzean kontinente bat landuko” dute hainbat ekitaldiren bidez.