Topaketa borobila, urtero bezala

Aritz Mutiozabal 2012ko uztailaren 10a

«Beste behin, Kalerki borobila izan da aurtengoa». Halaxe baloratu du Alproja Kultur Taldeko kide Ainhoa Alberdik Zarauzko Nazioarteko XIX. Kale Antzerki Topaketa. Borobila zentzu bikoitzean; ikuskizunen kalitateagatik, eta ikuslearen harreragatik, hain zuzen ere. Osagai perfektuak egistamoa gustagarri bezain erakargarri bihurtzeko. «Maila handia izan dugu eguneko zein gaueko antzezlanetan», dio Alberdik. Hala ere, beldurra bazutela aitortu du: «Ikuskizunetan ikusgarritasuna behar izaten da, eta gaueko saioetarako aukera handirik ez zegoenez, zalantzak genituen. Krisia dela eta, konpainiek gauza handi berririk ez dute sortu, garestiak ateratzen direlako halakoak, eta gero ez direlako saltzen. Beraz, sorkuntza xumeagoak egiten ari dira, eta, egia esan, aukera ez zen batere erraza. Kontuak kontu, nik uste dut emaitza oso ona izan dela». Publikoari dagokionez, jendetza ibili da kalez kale Kalerkiko proposamenak bertatik bertara jarraitzen. «Harrituta geratu ga­ra zenbat jende bildu den ikusita», adierazi du Alprojako kideak. Era berean, herritarren parte-hartzea nabarmendu du. «Publikoa guztia emateko prest egon da, eta hori gozamena da». Antzerki talde gonbidatuek ere harrera hori bera goratu dute: «Murmuyo y Metrayeta taldekoak ere zur eta lur geratu ziren. Etxebizitza bateko balkoira igotzeko laguntza eskatu zuten, eta boluntario horiek zain izan zituzten, ondoren balkoitik jaisteko, inolako laguntzarik eskatu ga­be». Nili Nils, bere aldetik, «pozez zoratzen» zegoen: «Zer-nolako [...]

Kalerki2012

Visitants katalanak Judith & Paul kale ikuskizuna eskaini zuten Kale Nagusian (Argazkilaria: Amaia Ventas)

«Beste behin, Kalerki borobila izan da aurtengoa». Halaxe baloratu du Alproja Kultur Taldeko kide Ainhoa Alberdik Zarauzko Nazioarteko XIX. Kale Antzerki Topaketa. Borobila zentzu bikoitzean; ikuskizunen kalitateagatik, eta ikuslearen harreragatik, hain zuzen ere. Osagai perfektuak egistamoa gustagarri bezain erakargarri bihurtzeko.

«Maila handia izan dugu eguneko zein gaueko antzezlanetan», dio Alberdik. Hala ere, beldurra bazutela aitortu du: «Ikuskizunetan ikusgarritasuna behar izaten da, eta gaueko saioetarako aukera handirik ez zegoenez, zalantzak genituen. Krisia dela eta, konpainiek gauza handi berririk ez dute sortu, garestiak ateratzen direlako halakoak, eta gero ez direlako saltzen. Beraz, sorkuntza xumeagoak egiten ari dira, eta, egia esan, aukera ez zen batere erraza. Kontuak kontu, nik uste dut emaitza oso ona izan dela».

Murmuyo y Metrayeta taldekoek jendetza bildu zuten (Argazkilaria: Ainara Lozano)

Publikoari dagokionez, jendetza ibili da kalez kale Kalerkiko proposamenak bertatik bertara jarraitzen. «Harrituta geratu ga­ra zenbat jende bildu den ikusita», adierazi du Alprojako kideak. Era berean, herritarren parte-hartzea nabarmendu du. «Publikoa guztia emateko prest egon da, eta hori gozamena da». Antzerki talde gonbidatuek ere harrera hori bera goratu dute: «Murmuyo y Metrayeta taldekoak ere zur eta lur geratu ziren. Etxebizitza bateko balkoira igotzeko laguntza eskatu zuten, eta boluntario horiek zain izan zituzten, ondoren balkoitik jaisteko, inolako laguntzarik eskatu ga­be». Nili Nils, bere aldetik, «pozez zoratzen» zegoen: «Zer-nolako publikoa dugun nabarmendu zigun honek».

Alberdiren ustez, ez dira alferrik pasa hemeretzi urte. «Denborarekin jendeak ikasi egin du zer den kale antzerkia, eta zerbait pizten dio barrenean. Ondorioz, parte hartzeko prest agertzen dira, eta antzeztu duenarentzat hori plazerra da». Datorren urtean XX. Kalerki izango da, baina oraindik ez dira ezertan pentsatzen hasi. «Hogeigarrena izanik, zerbait berezia egitea egokitzen da. Laguntza ge­hiago emango baligute, ikuskizun handiren bat ekar genezake».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide