Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://youtu.be/VlLw8vkrfuE
Atzo igandea, uztailak 8, hasi zen Azpeitian Dantzan Soreasu antzokian. Jose Mari Orbegozoren aretoko dantza eskolako ikasleen erakustaldia izan zen atzo, eta bertan Orbegozok Azpeitiko Udaleko Kultura batzordearen aipamen berezia jaso zuen, Euskal Herri eta Europa mailan dantzan egindako ibilbideagatik. Aretoko dantza eskolako ikasle eta irakasleez gainera, Marian Amenabar eta Igor Latasa dantzari bikoteak ere hartu zuen parte. Soreasu antzokia jendez leporaino bete zen.