Ateak zabaldu bezain pronto, pisuzko gonbidatu bat izango du Sortaldeak, Zarauzko kultur guneak. Juan Carlos Moreno Cabrera idazle eta hizkuntzalariak hitzaldia eskainiko du bihar, 18:00etan, El nacionalismo linguistico liburuan oinarrituta. Liburuarekin hautsak harrotu ditu madrildarrak, eta Sortaldea Kultura Eremuan aurkeztuko du, Zarauzko Udalaren ekimenean.
Juan Carlos Moreno Cabrera (Madril, 1956) Filosofia eta Letretan doktorea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta Hizkuntzalaritza Orokorreko katedraduna da.
Ostiralean inauguratu zuten Sortaldea Kultur Eremua. Malekoian dago, Itsas Natura zegoen lekuan.