270 partehartzaile inguru bildu zituen atzorako Zarautz BTT Pagoeta taldeak antolatutako BTT Trabesiak. Antolatzaileen arabera, bizikletarako “giro ezin hobea” egin zuen, “astean zehar
egindako xirimiriak ibilbidea baldintza paregabetan jarri zuen”. “Hasieran
ibilbidearen inguruan izandako gaizki ulertu batez gain, dena
zoragarri joan zen”, nabarmendu dute: “Aldapa gora pazientziz eta aldapa behera
gozatzen”. Zauritutako batzuk
ere izan zirela jakinarazi dute; horietatik bi Donostiara eraman behar izan zituzten. Lehenbailehen osatuko direla espero dute elkartetik.
Bukaeran bizikletak garbitu, Tolin-en eskutik ” ondo merezitako” hamaiketakoa
egin eta parte-hartzaile
bakoitzari argazkiak banatu zituzten. Horrekin batera, babesle desberdinek emandako materialen
zozketa egin zuten.
Babesle eta egun bertan laguntza lanetan ibili ziren guztiak
egindako lana eskertu du Zarautz BTT Pagoeta taldeak.