Sebastian Agirre omenduko dute Zehatzen, San Kristobal festetan

Zestoako Hitza 2012ko uztailaren 6a

Urtero legez, sankristobalak ospatuko dituzte Aizarnazabalgo Zehatz auzoan. Aurtengoan Sebastian Agirre Urberu zena gogoan izango dute. Hark bota zuen txupinazoa azken urteetan.  «Txupineroa izan zen azken urteetan, eta martxoan hil zen ezustean», azaldu du Ekaitze Arregik, festen antolatzaileak. «Haren omenez botako dugu txupinazoa. Bere orduetan botatzen zituen suziriak, eta lan hori kentzen zigun gainetik». Gainontzean, aurreko urteetakoaren modukoa izango da jai egitaraua. «Auzoa txikia da, eta ez dago auzo afaririk egiteko tokirik, adibidez. Beraz, datorrenak jakin behar du afal aurretik edo ondoren egongo dela festa. Erromeria eta txosna egongo dira. Goizaldean baratxuri zopa jana ere egongo da gau osoan dantzan aritu direnentzako, eskertza moduan». Festara gonbidatu ditu ingurukoak: «Mendi aldean dago auzoa, eta toki ederra da». Ingurua zaintzeko ere eskatu du. «Zelaia da dena, eta botilak lurrera botaz gero, asko kostatzen da jasotzea. Baserritarren lurrak dira». Ahizpak eta biek antolatzen dituzte jaiak. Auzoko beste pare bat lagunek «esku bat botatzen» diete. «Ahal dugun neurrian horretan jarraituko dugu, beste norbaitek erreleboa hartu arte». EGITARAUA: Uztailak 7, bihar, larunbata - 20:00etan. Txupinazoa kanpai hotsez lagunduta, Urberu zenaren omenez. - 23:00etan. Erromeria, Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin. - Goizaldean. Baratxuri zopa. Uztailak 8, etzi, igandea - 12:00etan. Otoiz liturgia, auzoko ermitan. - Ondoren. Txikiteoa, [...]

Urtero legez, sankristobalak ospatuko dituzte Aizarnazabalgo Zehatz auzoan. Aurtengoan Sebastian Agirre Urberu zena gogoan izango dute. Hark bota zuen txupinazoa azken urteetan.  «Txupineroa izan zen azken urteetan, eta martxoan hil zen ezustean», azaldu du Ekaitze Arregik, festen antolatzaileak. «Haren omenez botako dugu txupinazoa. Bere orduetan botatzen zituen suziriak, eta lan hori kentzen zigun gainetik».
Gainontzean, aurreko urteetakoaren modukoa izango da jai egitaraua. «Auzoa txikia da, eta ez dago auzo afaririk egiteko tokirik, adibidez. Beraz, datorrenak jakin behar du afal aurretik edo ondoren egongo dela festa. Erromeria eta txosna egongo dira. Goizaldean baratxuri zopa jana ere egongo da gau osoan dantzan aritu direnentzako, eskertza moduan». Festara gonbidatu ditu ingurukoak: «Mendi aldean dago auzoa, eta toki ederra da». Ingurua zaintzeko ere eskatu du. «Zelaia da dena, eta botilak lurrera botaz gero, asko kostatzen da jasotzea. Baserritarren lurrak dira».
Ahizpak eta biek antolatzen dituzte jaiak. Auzoko beste pare bat lagunek «esku bat botatzen» diete. «Ahal dugun neurrian horretan jarraituko dugu, beste norbaitek erreleboa hartu arte».

EGITARAUA:

Uztailak 7, bihar, larunbata
- 20:00etan. Txupinazoa kanpai hotsez lagunduta, Urberu zenaren omenez.
- 23:00etan. Erromeria, Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin.
- Goizaldean. Baratxuri zopa.
Uztailak 8, etzi, igandea
- 12:00etan. Otoiz liturgia, auzoko ermitan.
- Ondoren. Txikiteoa, Antsorregi eta Narbaiza trikitilariekin.
- 18:00etan. Herri kirolak. Izeta II.a eta Izeta IV.a..
- Jarraian. Erromeria, Ansorregi eta Narbaizarekin.
- Afal ondoren. Erromeria.
Uztailak 10, asteartea
- 12:00etan. Meza nagusia auzoko ermitan.
- Ondoren. Autoen bedeinkazioa.
- Jarraian. Txikiteoa egingo da, Lopetegi ahizpak trikitilariek alaituta.
- 22:30ean. Erromeria, Aztiazaran eta Izerrekin, jaiei amaiera emateko eta datorren urterarte agurtzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide