Atzo ekin zioten Kalerkiri. Alproja Kultur taldeko kideek zabaldu zituen Nazioarteko XIX. Kale Antzerki Topaketak, Hau hastera doa ikuskizunarekin. Kataluniako Visitants eta Chileko Murmuyo y metrayeta taldeek ikusmin handia sortu zuten herritarrengan, Judith&Paul eta ¿Quieres ser mi amigo? antzezlanekin.
Larunbatera bitartean, Zarautz eskenatoki erraldoia bilakatuko da. Hona hemen egitaraua:
Uztailak 6, gaur
-19:00. Patxi Santamariaren eskutik, Aktibo toxikoa antzezlana, Frontoi Txikin. Euria eginez gero, Gaztelekuan izango da.
-20:30. Nily Nils taldearen eskutik, Nily Nils show antzezlana, Lege Zaharren enparantzan. Euria eginez gero, Gaztelekuan izango da.
-00:00. Organik dantza taldearen eskutik, Malditas antzezlana, Torre Luzeako parkean. Euria eginez gero, kiroldegian izango da emanaldia.
Uztailak 7, larunbata
-19:00. Markeliñe taldearen eskutik, Zoozoom antzezlana, Villa Manuelako frontoain. Euria eginez gero, Gaztelekuan izango da.
-20:00. Trapu zaharrak taldearen eskutik,Bizi ametsetan? antzezlana, Lege Zaharren enparantzan.
-00:00. Teatrapo taldearen eskutik, Natura… principio y fin antzezlana, itsas pasealekuan. Euria eginez gero, kiroldegian izango da.
Argazkiak: Amaia Ventas eta Ainara Lozano.