Bi pilota lehiaketetako finalak jokatuko dira gaur Zestoan

Zestoako Hitza 2012ko uztailaren 6a

Gaur, Zestoan, nesken pala txapelketako eta Txokoko lehiaketako finalak jokatuko dira, frontoi zaharrean. Pala txapelketako partidak 16:30ean hasiko dira. Hirugarren eta laugarren postuak Ane eta Loreak Maddi eta Leireren kontra jokatuko dituzte. Final...

Gaur, Zestoan, nesken pala txapelketako eta Txokoko lehiaketako finalak jokatuko dira, frontoi zaharrean. Pala txapelketako partidak 16:30ean hasiko dira. Hirugarren eta laugarren postuak Ane eta Loreak Maddi eta Leireren kontra jokatuko dituzte. Finala, berriz, Oihane eta Monik Ainara eta Ainhoaren artean jokatuko da.
Segidan, Txokoko Eskuz Pilota Txapelketako finaleko partidak hasiko dira. 18:45ean da aurrenekoa. Hirugarren eta laugarren postuak Urtzi eta Imanolen eta Perez eta Hektorren artean jokatuko dituzte. Txokoko finalean, berriz, Urtzi eta Kixkurra Arrita eta Berdaitzen kontra ariko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide