‘Bost geltoki historian 2012′ eskaintza turistikoa aurkeztu dute gaur Zestoan

Nerea Uranga 2012ko uztailaren 6a

Bost geltoki historian Urola bailarako turismo eskaintza aurkeztu dute gaur Zestoan, Ekainberri atarian. Urola bailaran, hogei kilometroren barruan, kokatzen diren lau gune bisitatuz, bisitariei bidaia bat egiteko aukera eskaintzen die proposamenak. Azkoititik Zumaiara bitartean bisitatu daitezkeen lau guneak dira: Loiolako santutegia, Azpeitian dagoen Burnibidearen Euskal Museoa, Zestoan Ekainberri eta Zumaian Algorri interpretazio zentroa. Bosgarren geltokia gastronomikoa da, parte hartzen duten tabernak dira: Azkoitian Bai Azkoitia Batzokia, Azpeitian Oñatz taberna, Zestoan Fati taberna eta Zumaian Kresala. Turismoko eskaintza honetan lau guneak bisitatzeko sarrera bateratua jarri dute aukeran, 8,5 euro ordainduta; hau da, lau guneen sarreren prezioen batutaren %50. Txartel horrek lau guneetarako sarrera eta taberna bakoitzean pintxo bat eta edari bat 1,50 eurotan hartzeko eskubidea eskaintzen du. Eskaintzaren epea, berriz, uztailaren 7tik abenduaren 9ra bitartekoa da. “Azkoititik Zumaiara Urola bailara ezagutzeko aukeraz gainera, bidaia historikoa egiteko aukera eskaintzen diegu bisitariei: historiako zenbait aro, pertsonaia edota une interpretatuz eta lehen eskutik ezagutuz”, azaldu dute turismoko eskaintzaren aurkezpenean. Txartelak honako tokietan eskuratu daitezke: Loiolako santutegiko turismo bulegoan, Ekainberriko txartel salmentako leihatilan edota turismo bulegoan, Zumaiako turismo bulegoan, Algorri Zumaiako Natur baliabideen interpretazio zentruan eta Azpeitian Burnibidearen Euskal Museoan.

Bost geltoki historian Urola bailarako turismo eskaintza aurkeztu dute gaur Zestoan, Ekainberri atarian. Urola bailaran, hogei kilometroren barruan, kokatzen diren lau gune bisitatuz, bisitariei bidaia bat egiteko aukera eskaintzen die proposamenak. Azkoititik Zumaiara bitartean bisitatu daitezkeen lau guneak dira: Loiolako santutegia, Azpeitian dagoen Burnibidearen Euskal Museoa, Zestoan Ekainberri eta Zumaian Algorri interpretazio zentroa. Bosgarren geltokia gastronomikoa da, parte hartzen duten tabernak dira: Azkoitian Bai Azkoitia Batzokia, Azpeitian Oñatz taberna, Zestoan Fati taberna eta Zumaian Kresala. Turismoko eskaintza honetan lau guneak bisitatzeko sarrera bateratua jarri dute aukeran, 8,5 euro ordainduta; hau da, lau guneen sarreren prezioen batutaren %50. Txartel horrek lau guneetarako sarrera eta taberna bakoitzean pintxo bat eta edari bat 1,50 eurotan hartzeko eskubidea eskaintzen du. Eskaintzaren epea, berriz, uztailaren 7tik abenduaren 9ra bitartekoa da. “Azkoititik Zumaiara Urola bailara ezagutzeko aukeraz gainera, bidaia historikoa egiteko aukera eskaintzen diegu bisitariei: historiako zenbait aro, pertsonaia edota une interpretatuz eta lehen eskutik ezagutuz”, azaldu dute turismoko eskaintzaren aurkezpenean.

Txartelak honako tokietan eskuratu daitezke: Loiolako santutegiko turismo bulegoan, Ekainberriko txartel salmentako leihatilan edota turismo bulegoan, Zumaiako turismo bulegoan, Algorri Zumaiako Natur baliabideen interpretazio zentruan eta Azpeitian Burnibidearen Euskal Museoan.

Urolako turismo eskaintzaren aurkezpena Ekainberrin

Urolako turismo eskaintzaren aurkezpena Ekainberrin

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide