Euskolabel Bandera estropada jokatuko da igande eguerdian Zarautzen

Aritz Mutiozabal 2012ko uztailaren 6a

Uda sasoia iristearekin batera, eskualdeko arraunzaleek euren traineruetako elastikoak armairutik atera eta traineru denboraldia jarraitzeko prest izaten dira. Asteburu honetan etxean bertan izango dute euren taldea bertatik bertara animatzeko aukera, Euskolabel Bandera jokatuko baitaa igande eguerdian, 12:00etatik aurrera Zarauzko uretan. Atzo eguerdian egin zuten Euskolabel Bandera estropadaren aurkezpen ekitaldia eta bertan izan ziren Euskolabeleko ordezkari Alazne Uribarri, Zarauzko alkate Juan Luis Illarramendi, TKEko presidentea Pedro Andueza eta Zarauzko Udaleko Turismo  zinegotzia Karmele Alberdi. Aurtengoa, Zarautzen denboraldi hasieran traineru estropada jokatzen den lehen aldia izango da eta herriko alkatea oso gustura agertu da hitzorduarekin. «Normalean estropadak abuztuan antolatzen ditugu eta eskertu nahi diot Euskolabeli gure betiko estropadaz gain, denboraldi hasieran goi mailako estropada egiteko aukera eman digulako». Euskotren Ligako sailkapena Larunbatean Portugaleten eta Igandean Zarautzen jokatuko dira San Miguel Ligako eta Euskotren Ligako bi estropadak. TKEko presindenteak azaldu zuenez, «Euskotren Ligari dagokionean asteburuko bi probak sailkapen estropadak izango dira; eta bertan lortzen diren emaitzen arabera erabakiko da iazko txapeldun Getaria-Tolosa ontziarekin batera zein hiru ontzik parte hartuko duten Euskotren Ligan». Beraz, sei ontzi hiru postu lortzeko lehian murgilduko dira: Hibaika Jamones Ancin, Hondarribia Orsa, Orio Babyauto, Rianxeira Mecalia, San Juan Iberdrola eta Zumaia Salegi Jatetxea. Dena dela, bi estropadak Euskotren Liga [...]

Aurkezpena

Zarauzko Cachi Bachi elkartean aurkeztu zuten atzo Euskolabel Bandera (Argazkilaria: Aritz Mutiozabal)

Uda sasoia iristearekin batera, eskualdeko arraunzaleek euren traineruetako elastikoak armairutik atera eta traineru denboraldia jarraitzeko prest izaten dira. Asteburu honetan etxean bertan izango dute euren taldea bertatik bertara animatzeko aukera, Euskolabel Bandera jokatuko baitaa igande eguerdian, 12:00etatik aurrera Zarauzko uretan.

Atzo eguerdian egin zuten Euskolabel Bandera estropadaren aurkezpen ekitaldia eta bertan izan ziren Euskolabeleko ordezkari Alazne Uribarri, Zarauzko alkate Juan Luis Illarramendi, TKEko presidentea Pedro Andueza eta Zarauzko Udaleko Turismo  zinegotzia Karmele Alberdi.
Aurtengoa, Zarautzen denboraldi hasieran traineru estropada jokatzen den lehen aldia izango da eta herriko alkatea oso gustura agertu da hitzorduarekin. «Normalean estropadak abuztuan antolatzen ditugu eta eskertu nahi diot Euskolabeli gure betiko estropadaz gain, denboraldi hasieran goi mailako estropada egiteko aukera eman digulako».

Euskotren Ligako sailkapena
Larunbatean Portugaleten eta Igandean Zarautzen jokatuko dira San Miguel Ligako eta Euskotren Ligako bi estropadak.

TKEko presindenteak azaldu zuenez, «Euskotren Ligari dagokionean asteburuko bi probak sailkapen estropadak izango dira; eta bertan lortzen diren emaitzen arabera erabakiko da iazko txapeldun Getaria-Tolosa ontziarekin batera zein hiru ontzik parte hartuko duten Euskotren Ligan». Beraz, sei ontzi hiru postu lortzeko lehian murgilduko dira: Hibaika Jamones Ancin, Hondarribia Orsa, Orio Babyauto, Rianxeira Mecalia, San Juan Iberdrola eta Zumaia Salegi Jatetxea.

Dena dela, bi estropadak Euskotren Liga lortzeko puntuagarriak izango dira; horregatik, Getaria-Tolosak ere bi estropadetan parte hartuko du.

Aldaketa arraunketa eremuan
Euskolabel Banderak Zarautzenko estropadarekin alderatuta desberdintasun bat izango du. «Arraunketa eremua zertxobait aldatu dugu, irteera-helbuga gunea 150 metro Getaria aldera kokatu baitugu.Estropadaren orientazioa, berriz betikoa izango da». 12:00etan hasiko da emakumezkoen erlojupekoa eta hori bukatutakoan San Migule Ligako estropada jokatuko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide