Etxean konposta egiten ikasteko saioak antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko uztailaren 6a

UKUE Urola Kostako Udal Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Etxean konposta egiteko izena duen ekimena abiatu zuen duela zazpi urte. Ordutik hainbat ikastaro eman dituzte eskualdean, eta baita Aizarnazabalen, Azkoitian, Azpeitian, Beizaman, Bidegoianen, Errezilen eta Zestoan ere, Urola Erdiko Mankomunitateak antolatuta. Datozen uztailaren 11n eta 12an egingo dituzte bi saio berri kostaldean, norberak etxean sortzen dituen hondakin organikoekin etxean bertan konposta egiten ikas dezaten. Kostako herritarrek hartu ahalko dute parte ekimenean: aiarrek, getariarrek, oriotarrek, zarauztarrek eta zumaiarrek, alegia. UKUEtik jakinarazi dutenez, baldintza bakarra bete beharko dute parte-hartzaileek: etxean lorategia edota baratza izatea. Izan ere, konpostagailua etxetik kanpora jarri beharko da. Euskaraz zein gaztelaniaz Hondakinak etxean konpostatzearen inguruko ikastaroak mankomunitatearen egoitzan bertan eskainiko dituzte, Urdaneta bideko 6. zenbakian, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Uztailaren 11ko saioa euskaraz izango da; uztailaren 12koa, berriz, gaztelaniaz. Ordu eta erdi iraungo du ikastaro bakoitzak, eta hondakinekin konposta nola egin eta konpostagailua erabiltzen ikasteko azalpenak jasoko dituzte bertaratzen direnek. Horrekin batera, hondakinak konpostatzearen abantailak zeintzuk diren, konpostatzeko zer behar den eta zer konposta daitekeen, gailuaren kokagunerik egokiena zein den eta berau erabiltzerakoan sor daitezkeen arazoei irtenbidea nola eman ikasiko dute bertan parte hartzen duten herritarrek. Horrez gain, parte-hartzaileei konpostagailua (familia bakoitzeko bat) emango zaie, eta baita berau erabiltzeko [...]

Konpostagailua

Besteak beste, konpostagailua erabiltzen ikasiko dute ikastaroan parte hartzen duten herritarrek.

UKUE Urola Kostako Udal Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Etxean konposta egiteko izena duen ekimena abiatu zuen duela zazpi urte. Ordutik hainbat ikastaro eman dituzte eskualdean, eta baita Aizarnazabalen, Azkoitian, Azpeitian, Beizaman, Bidegoianen, Errezilen eta Zestoan ere, Urola Erdiko Mankomunitateak antolatuta. Datozen uztailaren 11n eta 12an egingo dituzte bi saio berri kostaldean, norberak etxean sortzen dituen hondakin organikoekin etxean bertan konposta egiten ikas dezaten.

Kostako herritarrek hartu ahalko dute parte ekimenean: aiarrek, getariarrek, oriotarrek, zarauztarrek eta zumaiarrek, alegia. UKUEtik jakinarazi dutenez, baldintza bakarra bete beharko dute parte-hartzaileek: etxean lorategia edota baratza izatea. Izan ere, konpostagailua etxetik kanpora jarri beharko da.

Euskaraz zein gaztelaniaz
Hondakinak etxean konpostatzearen inguruko ikastaroak mankomunitatearen egoitzan bertan eskainiko dituzte, Urdaneta bideko 6. zenbakian, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Uztailaren 11ko saioa euskaraz izango da; uztailaren 12koa, berriz, gaztelaniaz. Ordu eta erdi iraungo du ikastaro bakoitzak, eta hondakinekin konposta nola egin eta konpostagailua erabiltzen ikasteko azalpenak jasoko dituzte bertaratzen direnek.

Horrekin batera, hondakinak konpostatzearen abantailak zeintzuk diren, konpostatzeko zer behar den eta zer konposta daitekeen, gailuaren kokagunerik egokiena zein den eta berau erabiltzerakoan sor daitezkeen arazoei irtenbidea nola eman ikasiko dute bertan parte hartzen duten herritarrek.
Horrez gain, parte-hartzaileei konpostagailua (familia bakoitzeko bat) emango zaie, eta baita berau erabiltzeko argibideen eskuorria ere. Jakinarazi dutenez, konpostagailua eta ikastaroa, biak doan izango dira.

Uztailaren 9a baino lehen
Ikastaroan parte hartu nahi duten herritarrek aurrez eman beharko dute izena. Horretarako, udal elkartera deitu beharko da, 943-890808 telefono zenbakira, uztailaren 9a baino lehen.
Egun, Aiako, Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako 268 familik dute konpostagailua etxean: Aian 34k, Getarian 28k, Orion 27k, Zarautzen 139k eta Zumaian, berriz, 40 familik. Jakinarazi dutenez, hondakin organikoak konpostatzeak hainbat abantaila du: «Egunean sortzen den zaborraren %33 materia organikoa da eta birzikla daiteke. Hori konpostatuz gero, berriro ere lurrera itzuliko litzateke, ongarri gisa. Eta bide batez, hondakin gutxiago iritsiko litzateke zabortegira».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide