Irikaitz aztarnategian azken indusketa egingo dute aurten, krisia dela medio

Nerea Uranga 2012ko uzt. 5a, 07:00

Iriakaitzen, Zestoako Historiaurreko aztarnategian, indusketak egingo dituzte aurtengo udan ere. Baina «itxierako indusketak» izango direla aurreikusten dute Aranzadi Zientzia Elkartekoek. Hala adierazi du aztarnategiko indusketa zuzendari Alvaro Arrizabalagak. «Itxierako ekitaldia izango da aurtengoa, azkenengoa. Indusketekin aurrera jarraitzeko eskura ez dauden baliabideak beharko genituzke, eta aurtengoa bukatutakoan, stand by egoeran utziko da ziurrenik Irikaizko jarduna», azaldu dio Arrizabalagak HITZA-ri . Krisiak eragina izan du Irikaitzen ere. «Gaur egungo egoera dagoena da, gu ere gizarte honetan bizi gara, eta lehentasunak lehentasunak dira», dio Arrizabalagak. Iaz ere krisiaren eragina antzeman zuten Zestoako Historiarreko aztarnategian. Diru laguntza murriztu zietelako, indusketa aldi laburragoa egin zuten bertan: hiru asteren ordez, bi astez jardun zuten industen. Aurtengo indusketa aldia, berriz, hamar egunekoa izango da Irikaitzen, abuztuaren 1etik 11ra bitartekoa. Aztarnategi emankorra Zestoako Irikaitz aztarnategi arkeologikoa 1996. urtean Azpeitiko Antxieta Jakintza Taldeko kideek aurkitu zuten. Aurkikuntzaren berri Aranzadi Zientzia Elkarteko Jesus Altunari eman zioten, eta han hainbat azterketa egiten hasi ziren. 1998ko udan indusketak egiten hasi ziren Aranzadikoak eta urtero egin dituzte Irikaitzen inguruko ikerketak. «2006an indusketetan etena egin genuen, aurkitutako materiala aztertzeko. Baina, gainontzean, udaro egin ditugu indusketak». Urte hauetan guztietan Irikaitzen emaitza oparoak lortu dituzte, «indusketetan lortutako emaitzak oso-oso oparoak eta interesgarriak izan dira». Adibidez, iaz [...]

Iazko indusketak

Iazko Iriakaizko indusketa lanak (Argazkilaria: Xabier Otamendi)

Iriakaitzen, Zestoako Historiaurreko aztarnategian, indusketak egingo dituzte aurtengo udan ere. Baina «itxierako indusketak» izango direla aurreikusten dute Aranzadi Zientzia Elkartekoek. Hala adierazi du aztarnategiko indusketa zuzendari Alvaro Arrizabalagak. «Itxierako ekitaldia izango da aurtengoa, azkenengoa. Indusketekin aurrera jarraitzeko eskura ez dauden baliabideak beharko genituzke, eta aurtengoa bukatutakoan, stand by egoeran utziko da ziurrenik Irikaizko jarduna», azaldu dio Arrizabalagak HITZA-ri .

Krisiak eragina izan du Irikaitzen ere. «Gaur egungo egoera dagoena da, gu ere gizarte honetan bizi gara, eta lehentasunak lehentasunak dira», dio Arrizabalagak. Iaz ere krisiaren eragina antzeman zuten Zestoako Historiarreko aztarnategian. Diru laguntza murriztu zietelako, indusketa aldi laburragoa egin zuten bertan: hiru asteren ordez, bi astez jardun zuten industen.

Aurtengo indusketa aldia, berriz, hamar egunekoa izango da Irikaitzen, abuztuaren 1etik 11ra bitartekoa.

Aztarnategi emankorra
Zestoako Irikaitz aztarnategi arkeologikoa 1996. urtean Azpeitiko Antxieta Jakintza Taldeko kideek aurkitu zuten. Aurkikuntzaren berri Aranzadi Zientzia Elkarteko Jesus Altunari eman zioten, eta han hainbat azterketa egiten hasi ziren. 1998ko udan indusketak egiten hasi ziren Aranzadikoak eta urtero egin dituzte Irikaitzen inguruko ikerketak. «2006an indusketetan etena egin genuen, aurkitutako materiala aztertzeko. Baina, gainontzean, udaro egin ditugu indusketak».

Urte hauetan guztietan Irikaitzen emaitza oparoak lortu dituzte, «indusketetan lortutako emaitzak oso-oso oparoak eta interesgarriak izan dira». Adibidez, iaz duela 25.000 urteko zintzilikario bat aurkitu zuten, Goi Paleolitoko Gravette aldikoa, Iberiar penintsulan aire librean inoiz aurkitutako zaharrena. Horrez gain, aldi bereko gezi puntak, suharriak, zulakaitzak eta marruskak ere agertu ziren iaz.
Behe Paleolitoko harrizko hainbat tresna ere azaldu ziren iaz Irikaitzen, gertutik jasotako materialarekin egindako tresna handiak dira eta ez oso landuak. «Benetako balio ondarea daukana» aldi horretakoa da Zestoako aztarnategian, garai horretako tresnak duela 250.000 urtekoak direla uste dute.

Irikaizko aztarnategiak 80.000 metro koadro ditu, Zestoako bainuetxetik Lau Iturriraino. Bertan indusketak egiten hasi zirenetik Goi eta Behe Paleolitioko arrastoak aurkitu dituzte, esker oneko aztarnategia izan da. «Niretzako oso puntu garrantzitsua da Irikaizkoa, baina ez da bakarra», dio Arrizabalagak. Beste aztarnategi arkeologiko batzutako lanak ere zuzentzen ditu Aranzadiko kideak, egun hauetan esaterako Arrasateko Lezetxikiko indusketa lanetan murgilduta dabil.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide