Zabor bilketa sistema galdeketara eramateko mozioa atzeratu du EAJk

Zestoako Hitza 2012ko uztailaren 4a

Zestoako EAJ alderdia zabor bilketa sistemaren gaia galdeketa bidez erabakitzeko mozioa aurkeztekoa zen pasa den astean udalbatzarrean. Azkenean, ordea, momentuz bertan behera utzi zuen asmoa. «Gaiak herritarren artean zalantza piztu duela» adierazi zuen Josetxo Mendizabal EAJko zinegotziak. «Herritarren gehiengoa galdeketaren alde» dagoela gehitu zuen. Bilduk mozioaren berri izan zuenean proposamen bat egin zion EAJri; mozioa atzeratzea eskatu zion, «prozesu parte hartzailea» burutu bitartean. Azkenean, Udalak zabor bilketa sistema erabakitzeko erabiliko duen prozesuaren ibilbidea aztertu bitartean ez da moziorik egongo. Bilduk adierazi zuenez, «prozesu parte hartzaile» baten bidez erabakiko da Zestoarako zabor bilketa sistema egokiena zein den. «Behin amaitutakoan gustukoa ez dela ikusten baldin baduzue, aurkeztu ezazue berriro mozioa», azaldu zien Iban Narbaiza zinegotziak. «Eztabaida prozesua martxan jartzeko prest gaude; nola egin, zein neurri hartu behar diren etabar hitz eginez», adierazi zuen Ixiar Sagartzazu zinegotziak. «Parte hartzea bultzatzeren aldekoak» direla ere jakinarazi zuen. Beraz, sistema bat diseinatuko dutela esan zuen, «ahalik eta adostasun handiena bilatuz». «Helburua ez da galdeketa egitea» Sagartzazurentzat: «Tresna bat gehiago izan behar duela uste dugu, eta horretaz hitz egin behar dugu», esan zuen. Eztabaida ondoko erabakia Eztabaida izan zen alderdi bateko eta besteko zinegotzien artean. Azkenean, EAJko lau zinegotziak gelatik atera ziren mozioa atzeratu ala ez erabakitzeko. [...]

Zestoako EAJ alderdia zabor bilketa sistemaren gaia galdeketa bidez erabakitzeko mozioa aurkeztekoa zen pasa den astean udalbatzarrean. Azkenean, ordea, momentuz bertan behera utzi zuen asmoa. «Gaiak herritarren artean zalantza piztu duela» adierazi zuen Josetxo Mendizabal EAJko zinegotziak.

«Herritarren gehiengoa galdeketaren alde» dagoela gehitu zuen. Bilduk mozioaren berri izan zuenean proposamen bat egin zion EAJri; mozioa atzeratzea eskatu zion, «prozesu parte hartzailea» burutu bitartean. Azkenean, Udalak zabor bilketa sistema erabakitzeko erabiliko duen prozesuaren ibilbidea aztertu bitartean ez da moziorik egongo. Bilduk adierazi zuenez, «prozesu parte hartzaile» baten bidez erabakiko da Zestoarako zabor bilketa sistema egokiena zein den.

«Behin amaitutakoan gustukoa ez dela ikusten baldin baduzue, aurkeztu ezazue berriro mozioa», azaldu zien Iban Narbaiza zinegotziak. «Eztabaida prozesua martxan jartzeko prest gaude; nola egin, zein neurri hartu behar diren etabar hitz eginez», adierazi zuen Ixiar Sagartzazu zinegotziak. «Parte hartzea bultzatzeren aldekoak» direla ere jakinarazi zuen. Beraz, sistema bat diseinatuko dutela esan zuen, «ahalik eta adostasun handiena bilatuz». «Helburua ez da galdeketa egitea» Sagartzazurentzat: «Tresna bat gehiago izan behar duela uste dugu, eta horretaz hitz egin behar dugu», esan zuen.

Eztabaida ondoko erabakia
Eztabaida izan zen alderdi bateko eta besteko zinegotzien artean. Azkenean, EAJko lau zinegotziak gelatik atera ziren mozioa atzeratu ala ez erabakitzeko. Bueltan, atzeratzea erabaki zuten, eta beraz, posible izango da aurrerago berriro mozioa beste udalbatzar batean aurkeztea. Narbaizak honakoa adierazi nahi izan zuen: «Prozesua emango da, eta hala ere ez bazaudete ados, beti egongo da aukera hori».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide