Bost edukiontzien sistema hobetu nahi du Aralarrek

Getariako Hitza 2012ko uzt. 4a, 17:41

Hondakinen gaia zeresan handia ematen ari da azken hilabeteetan Gipuzkoan. Gizartean sortu den eztabaidaren harira, Getariako Aralarrek hondakinen inguruan dagoen arazoa konpontzeko, bost edukiontzien sistema sakontzea eta hobetzea proprosatzen du. Adostasuna «beharrezkoa» Egun indarrean dagoen bilketa sistema alde batera utzi gabe, gaikako bilketa indartu nahi du Aralarrek Getarian. «Horretarako egungo antolamendua aztertu behar dela uste dugu herritar guztien konpromisoarekin gaikako bilketa ahalik eta eraginkorrena izan dadin. Izan ere, sinetsita gaude egungo edukiontzien sistemaren antolamendua hobetuta beste edozein bilketa sistemaren emaitzak parekatu daitezkela erosotasuna galdu gabe eta adostasunean irabazita», azaldu dute Getariako Aralar taldetik. Bost edukiontzien sisteman sakondu eta hura hobetzeko udalbatzarra osatzen duten hiru alderdien eta herriko hainbat eragileren artean adostasun batera iristea «beharrezkoa» dela uste dute. Lehenbailehen lanean Aralarreko kideek gehiago itxaron gabe lanean hasi nahi dute. «Benetan birziklapenaren aldeko apustua egin nahi badugu, urrats zehatzak eman beharko genituzke: edukiontzi gehiago jarri; hondakin gehiago sortzen dituzten jatetxe, taberna eta elkarte gastronomikoek hondakinen arloan dituzten beharrak aztertu eta horiek konpontzeko bitartekoak jarri. Hori egitea garrantzitsua iruditzen zaigu eta lehen saiaketa uda honetan egin beharko litzatekeela uste dugu». Horretaz gain, Getariako Aralarrek uste du bost edukiontzi izateak eskaintzen dituen aukeren berri jakinarazteko kontzientziazio kanpainak eta herritarren iritzia jasotzeko bitartekoak martxan jarri [...]

Bosgarren edukiontzia

Bosgarren edukiontzia

Hondakinen gaia zeresan handia ematen ari da azken hilabeteetan Gipuzkoan. Gizartean sortu den eztabaidaren harira, Getariako Aralarrek hondakinen inguruan dagoen arazoa konpontzeko, bost edukiontzien sistema sakontzea eta hobetzea proprosatzen du.

Adostasuna «beharrezkoa»
Egun indarrean dagoen bilketa sistema alde batera utzi gabe, gaikako bilketa indartu nahi du Aralarrek Getarian. «Horretarako egungo antolamendua aztertu behar dela uste dugu herritar guztien konpromisoarekin gaikako bilketa ahalik eta eraginkorrena izan dadin. Izan ere, sinetsita gaude egungo edukiontzien sistemaren antolamendua hobetuta beste edozein bilketa sistemaren emaitzak parekatu daitezkela erosotasuna galdu gabe eta adostasunean irabazita», azaldu dute Getariako Aralar taldetik.

Bost edukiontzien sisteman sakondu eta hura hobetzeko udalbatzarra osatzen duten hiru alderdien eta herriko hainbat eragileren artean adostasun batera iristea «beharrezkoa» dela uste dute.

Lehenbailehen lanean
Aralarreko kideek gehiago itxaron gabe lanean hasi nahi dute. «Benetan birziklapenaren aldeko apustua egin nahi badugu, urrats zehatzak eman beharko genituzke: edukiontzi gehiago jarri; hondakin gehiago sortzen dituzten jatetxe, taberna eta elkarte gastronomikoek hondakinen arloan dituzten beharrak aztertu eta horiek konpontzeko bitartekoak jarri. Hori egitea garrantzitsua iruditzen zaigu eta lehen saiaketa uda honetan egin beharko litzatekeela uste dugu».

Horretaz gain, Getariako Aralarrek uste du bost edukiontzi izateak eskaintzen dituen aukeren berri jakinarazteko kontzientziazio kanpainak eta herritarren iritzia jasotzeko bitartekoak martxan jarri behar direla: «Asko gara etxean hondakin guztiak gaika bereizten ditugunak. Nahi dugulako egiten dugu, inork derrigortu gabe. Jarrera aske hori zabaldu nahi dugu herrian».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide